AURTENGO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA HASI DA |
Gaur goizean abian jarri dugu aurtengo #AtzegiXperience sentsibilizazio kanpaina berria. Hori dela eta, prentsaurrekoa izan dugu Foru Aldundiko Jauregian. Bertan egon dira Maite Peña, Gizarte Politikako alduna; Josenan Idoeta, gure lehendakaria eta Patricia Ayo, Elkartekintza eta Familia Laguntza Zerbitzuko arduraduna.
Sakatu hemen prentsaurrekoaren argazkiak ikusteko
Ondorengo egunetan Gipuzkoako eskualde guztietan egingo ditugu aurkezpenak. Eta urriaren 10ean kanpainaren ekitaldi nagusia egingo dugu Donostiako Antzoki Zaharrean. Zure gonbidapena eskuratzeko Atzegira deitu dezakezu, 943 42 39 42 telefonora, edo atzegizale@atzegi.org helbidera mezu bat ere bidali dezakezu.
Animatu eta partekatu Atzegiko kanpaina; zure laguntza ezinbestekoa da gure mezua zabaltzeko. Eskerrik asko!!!