Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2021. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

GEROZ ETA GEHIAGO GARA ETA NONAHI GAUDE

Atzegiren aurtengo sentsibilizazio kanpainak Atzegizalearen figura balioan jartzea du helburu. 2000. urtean sortu zuen Atzegik Atzegizalearen figura, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa duten pertsonak identifikatzeko. Atzegizaleak nonahi daude eta adin eta itxura ezberdinak dituzte; adimen desgaitasuna duten pertsonak diren bezala onartzen dituzte, ez dituzte epaitzen, eurengan sinesten dute eta gizartean parte hartzeko aukerak ematen dizkiete. Gauza txikiak direla ematen duenez, Atzegizale batzuek oraindik ez dakite Atzegizaleak direla; ez da zertan boluntarioa izan behar edo Atzegiko ekintzetan parte hartu behar Atzegizalea izateko. 

Urte hauetan zehar, Atzegizaleen taldea handituz joan da eta gero eta gehiago daude. Pertsonaren batek Atzegizalea dela uste badu, familia honen parte izatera gonbidatuta dago. 

 

Kartela

Aurtengo kartelak deialdi bat egin nahi die atzegizaleak diren eta ez dakiten pertsonei, sare hon. 

         

Bideoak

Kanpainaren bideo zentral moduan, animaziozko pieza bat sortu da, adimen desgaitasuna daukan pertsonaren baten egunerokotasuna erakusten duena; aurki ditzaken zailtasunak eta atzegizaleak egindako ekintzek nola egin egiten dien eguna errazago. 

Ikusi bideoa

Bideo espezifikoago batzuk ere egin dira. Azken hilabetean zehar, astero, pildora txiki batzuk aurkeztu ditu Atzegik, ekintza edo jarrera txiki hauek erakusten dituztenak bizitzako arlo ezberdinetan: pertsonalean, gizartean, lan munduan eta kirol munduan. 

Pildora 1: Igone eta Cristina

Pildora 2: Mikel eta Iván

Pildora 3: Amaia eta Sara

Pildora 4: Josetxo eta Mikel

Sarean

Atzegik "Atzegizalearen txokoa" aurkeztu du, www.atzegi.eus webgunean sortutako atala. Atzegizalearen figurarekin identifikatu diren pertsonak bertan sartzera gonbidatzen ditu, familia Atzegizale honen parte izan daitezen. 

Kontuan izan beharreko data batzuk 

Aurkezpen prentsaurrekoa

Azaroaren 19an, 11.00tan, Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian. 


Eskualdeko ekintzak

AZAROAK 19:

  • BEASAIN (18.00h, udaletxean)

AZAROAK 22:

  •  TRINTXERPE (18.00h, Trintxerpeko plazan)
  • TOLOSA (18.30h, Zerkausian)

  • ZARAUTZ (18.00h, udaletxeko pleno aretoan)

AZAROAK 23:

  • EIBAR (18.00h, txolartean)

  • IRUN (17.30h, Ensanche plazan)

 AZAROAK 24:

  • BERGARA (18.30h, udaletxean)
  • LEGAZPI (17.30h, txolartean)

  • LASARTE (18.00h, udaletxean)

AZAROAK 25:

  • AZPEITI (17.30h, Basazabalen)

60. urteurrenaren ospakizuna

Abenduaren 20ean, 19.00etan Kursaalean ospatuko du Atzegik bere 60. urteurrena, lehengo urtean ezin izan baitzen ospatu. Ekitaldiak iraganera begiratuko du, baina gehien bat, etorkizunera, eta sorpresa eta momentu hunkigarriz betea egongo da. Joateko interesa badaukazue, idatzi atzegizale@atzegi.eus emailera edo 943 42 39 42 telefonora deitu gonbidapenak eskatzeko. 

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia