2022. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA |
NIRE ERARA BIZITZEKO ERRONKA
Aurtengo sentsibilizazio kanpainak desgaitasun intelektuala duten pertsonek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du eta kolektibo honen profilen eta bizi-aukeren aniztasuna islatu nahi du. Honela, kanpainaren helburua desgaitasun intelektuala duten pertsonek modu independentean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzea da.
'Nire erara bizitzeko erronka' lelopean, Atzegik gizartearen zati handi batentzat oraindik ezezaguna den alderdi bat ikusarazi nahi du. Adimen desgaitasuna duten pertsona askok modu independentean bizitzeko adina autonomia daukaeta eta gainontzekoen antzeko bizi-proiektua izan dezakete, betiere beharrezko laguntza jasotzen badute.
Kanpainako protagonistak modu independentean bizi diren hainbat pertsona dira eta Atzegiren laguntza jasotzen dute, euren beharren arabera: babes emozionala, erosketekin antolatzeko gainbegiratzea, sukaldean laguntza edo etxeko ekonomian. Sentsibilizazio kanpainan, Atzegik errealitate hau islatu nahi du.
Kartela
Profil eta bizi-aukeren aniztasuna islatu nahian, kanpaina honetan lau kartel sortu ditugu. Egunerokotasunean dauzkaten erronka txikiak aurkezten ditugu, bizitzeko lau modu ezberdinen bitartez.
Bideoak
Aurten lau bideo sortu ditugu bizitzeko lau modu ezberdin islatzeko. Bideo hauek modu eskalonatuan argitaratuko ditugu urriaren 17tik aurrera.
Kontuan izan beharreko data batzuk
Aurkezpen prentsaurrekoa
Urriaren 17an, 11.00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian.
Aurkezpenak eskualdeetan
URRIAK 17:
URRIAK 19:
AZPEITIA (17.30, Basazabal
URRIAK 20:
EIBAR (18.00, txolarte)
HERNANI (18.30, udaletxeko arkupea)
LEGAZPI (18.00, txolarte)
URRIAK 21:
URRIAK 25:
URRIAK 26:
URRIAK 27:
Kanpainako ekitaldi nagusia
Urriaren 18an, 18.30ean, antzoki Zaharrean. Sarrerak nahi badituzu, deitu Atzegira (943 42 39 42) eta eskatu.