Atseden programaren helburua familiei beren denbora, interesak eta beharrak uztartzen laguntzea da. Horretarako egonaldi ezberdinak antolatzen ditugu urte osoan zehar; hots, asteburukoak, zubietakoak, astebeteko egonaldi bat eta 10 egunetako bi egonaldi abuztuan. Hauek Donsotiako Gros auzoko Villa Mari egiten ditugu. Honez gain, duela gutxi Eibarren ere hasi gara Atseden egonaldiak eskaintzen.
Familiek aurrez egindako eskaerak erantzuteaz gain, familiei suertatzen zaizkien larrialdi egoeretan ere erantzun bat emateko ahalegina egiten dugu.
Atsedeneko informazio guztiarekin blog bat sortu dugu. Bertan egonaldi bakoitzean egindako ekintza guztien argazki pila ikusteko auekra duzue.
Sakatu hemen Atseden programaren bloga ikusteko