Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ATZEGIK GARATU, BULTZA ETA BESTEREN BATEKIN EGINDAKO JARDUERAK

Atzegik gure kolektiboaren alde lan egiten duten beste erakunde batzuekin dihardu eta, bereziki, gure elkarteak sortu eta gobernuan parte hartzen dutenekin, erabaki egokiak har daitezen eta familienganako hurbiltasuna eta elkar ulertzea sustatzeko.
  
Gureak lantegiekin, taldearen kudeaketa onean laguntzeaz gain, aipagarria da Atzegik eta Gureak batera garatutako Pauso Berriak programa, ekintza berriak zabaltzeko aukera ematen gaituelako bere izaera berritzailearekin, bere langilegoa ehunekoetan desgaitasunaren arabera honela sailkatua dagoelarik; %38a adimen desgaitasuna, % 23a desgaitasuna  fisikoa, %16a adimen gaixotasuna, %6a zentzumen desgaitasunarekin eta besteak desgaitasunik ez daukaten pertsonak dira. 
 
 
Goienetxe fundazioarekin,  elkartea, bere kudeaketa egokiaz elkararduratzen da, lokalak eskuratzea erraztuz zerbitzua Gipuzkoako eskualde guztietan ematea bermatu dadin.
 

Uliazpi Fundazioarekin, hitzarmen estrategikoa mantentzen dugu 1989an sortu zenetik, Atzegik eskaintzen zuen zerbitzua bermatu, finkatu eta garatzeko, senideenganako informazioa eta komunikazioa hobetzeko, elkarrekin beharrak aztertzeko eta, batik bat, momenturo arreta egokiena eskaintzea baliabide egokienekin. 
 
Fevas-Plena Inclusión Euskadi eta Plena Inclusión-ekin (Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko euskal eta espainiar federazioak) batera egiten dugu lan sektoreari osotasunean dagozkion arauen garapenean denek batera indar egiteko,federazioko beste kideekin informazioa partekatu eta guztiontzako interesgarriak diren gaien inguruko programa formatiboak garatzeko eta Feapsek garatutako kalitate akreditazio eredua erakundeetan txertatzea sustatzeko eta guztiontzako txosten eta ikerketak garatzeko.
 
Federazio hauetan partehartzeak gure zerbitzuak hobetzea baliatzen gaitu praktika onak elkartrukatuz, erkidegoz gaindiko erakundeetatik datozen laguntza ekonomikoak jasotzeko aukera ematen digularik.