Inscripciones
DMCorporativewww.atzegi.eus
disminuir fuente ampliar fuente

AZALPENAK

· Jadanik mezu bat zabalduta dugu "EDOZER GAUZA EGITEKO GAUZA, EZ ESKERRIK ASKO" lelopean, kuriositatea pizten joateko asmoz. Ondorengoa eman nahi genuen aditzera: ezinezkoa izateaz gain, inork ez duela nahi bere ondoan edozer egiteko kapaz den pertsona bat, guztia ongi egiten duen norbait.

· Aurtengo kanpainaren mezua hauxe da: "GAUZA BAI, EZ EDOZERTARAKO". Pertsona guztiok, GUZTIOK, gara gauza zerbait egiteko eta aldi berean guztiok, GUZTIOK, beste gazua batzuk egiteko mugak ditugu. Gainera, adimen urritasuna duten pertsonen kasuan, zenbaitetan besteen beharra dute beraien kapazitateak demostratzeko, beraien balioa erakusten lagunduko dieten ATZEGIzaleak behar dituzte inguruan. Hauxe da ba kanpainaren helburua, ATZEGIzale kopurua handitzea.

· Mezua argitzen duten argazki batzuk gehitu dizkiogu esaldiari: zenbait aspekturi beste batzuei baino balore gehiago eman arren, guztiok gara zerbait egiteko gauza eta guztiok ditugu mugak. Hauek izan daitezke adibide batzuk:

 

Kapazitateak

Mugak

Carmen

Aseguru enpresa batetako kudeatzailea

Antsietatea pairatzen du

Iñaki

Jendearekin egotea asko gustatzen zaio

Gauzak ikasteko orduan arazoak ditu

Albert Einstein

Nobel Sariduna. Erlatibitatearen teoria deskubritu zuen.

Komunikazio arazoak izan zituen

Mari Jose

Beti irrifarre bat du ezpainetan

Adimen urritasuna du

Ana

Informatika programatzaile ona da

Ia ez du irrifarre egiten

Vicente

Mundu osoarekin ondo erlazionatzen da

Bere lan erritmoa motelagoa da

Indira Ghandi

Herriak gobernatzeko aukeratu zuen

Emakume inflexiblea izan zen

Mari Jose

Badaki bizitzako gauza txikietaz disfrutatzen

Eztaki bere dirua administratzen

"Azken finean pertsona ezgaituak ez dira existitzen, gaitasun maila desberdinak dituzten pertsonak besterik ez".

Henry Viscandi



Encuentra tu papel

Encuentra tu papel

Campaña actual

Redes sociales
Último boletín
Bolsa de trabajo
Buzón de sugerencias

Buzón de sugerencias