BERDINTASUNAREKIN KONPROMISOA |
BERDINTASUN PLANA
Sakatu hemen indarrean dagoen Berdintasun Plana eskuratzeko
2014ean bide berri bat hasi genuen Emakume eta Gizonezkoen arteko Aukeren Berdintasunarekiko dugun konpromisoa erreal eta efektibo bilakatu nahi dugu. Prozesu honen baitan, 2015ean 2015-2018 Atzegiko Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasun Plana abian jarri genuen.
Plan honen helburua Atzegin Emakumezko eta Gizonezkoen arteko aukera berdintasuna lortzeko neurri ezberdinak ezartzea da.
Horretarako, lan baldintzekin zerikusia duten hainbat aspektuei so egiteaz gain, gure elkartearen helburua aintzat hartuta, gure gizarte esku-hartzean genero ikuspegia txertatzea beharrezkoa dela uste dugu, adimen urritasuna duten pertsonen aukera berdintasunerako ere lagungarria izango delakoan.
2021ean Atzegiko Berdintasun Taldeak, indarrean dagoen legediari jarraituz, 2021-2024 Atzegiko Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasun Plana egin dugu.
Sexu jazarpena eta jazarpen sexualaren aurkako protokoloa
Protokolo hau Atzegiko 2015-2018 emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasun planaren bitartez abian jarritako neurria da, gaur egun indarrean dagoen bigarren Berdintasun Planean berretsia. Protokolo honen helburua sexu jazarpen eta jazarpen sexista ekiditea da eta prebentziorako prozedurak espezifikoak arbitratu eta jazarpena jasan dutenen salaketa eta erreklamazioei erantzun bat ematea da.
Ondorengo esteken bitartez protokoloaren bi bertsioak eskuratu ditzakezue:
Emakunderen Lankidetza Erakundearen Aitorpena
2017ko otsailaren 7an Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, Atzegiri Emakumezko eta Gizonezkoen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izaera aitortzea erabaki zuen Elkarteak Berdintasunarekiko onartutako konpromisoa dela eta. Aitorpen hau 2022ko maiatzaren 26ean berritu du Emakundek.