EKINTZAK |
Kartelak 2008ko maiatzak 12tik aurrera jarriko ditugu, egun horretan prentsaurrekoan kanpaina aurkeztuko delarik.
Egokiena kartelak egun horretan bertan jartzea da, posible izan ezkero, eragina handiagoa izan dadin eta honela jende gehiagora iritsi gaitezen.
Foiletoak ere egun horretatik aurrera banatzea komeni da. Gure helburua enpresetako, dendetako... giza baliabide saileko arduradunekin loturaren bat duten perstonekin kontaktuan jartzea da. Zertarako? Kontratazio hauetarako dauden abantaila guztien berri emateko.
Kanpainaren inguruan kontutan eduki beharreko fetxak ondorengoak dira:
Maiatzak 12, astelehena. 10,30etan
Gipuzkoako Foru Aldundian, Prentsaurrekoa.
Komunikabide desberdinen aurrean kanpainaren aurkezpena. Esplikazioa eta zabaltzea.
Maiatzak 13, asteartea, 18,30etan.
Kutxa-ko aretoan, Andía kalea, Donostia, Kanpainako Ekitaldi Nagusia.
· 2007an eginikoak...
· Argazki Lehiaketako irabazleei sari banaketa.
· Kanpainaren esplikazioa, enpresarien eta adimen urritasuna duten kontrataturiko langileen testigutza zuzena.
· 2008ko II. Laburmetrai Lehiaketako sari banaketa.