Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ESKOLARATZEKO LAGUNTZA

Eskolaratzeko Laguntza Programaren bitartez euren seme-alabak eskola garaian dituzten familiei laguntza eskaintzen diogu eskolaratze garaian suertatzen diren beharrei aurre egiteko. Gure lanaren oinarria honakoa da:

  • INFORMAZIOA ematen diegu familiei adimen desgaitasunagatik behar bereziak dituzten ikasleen eskubide eta baliabideei buruz
  • Tramiteak egiten LAGUNTZEN diegu, dagozkien baliabideak eta laguntzak eskura ditzaten
  • Hezkuntza arloko estamentu guztiak eta gizartea oro har SENTSIBILIZATZEKO LANA egiten dugu, hezkuntza inklusiboaren alde egin dezaten.

HEZKUNTZA BATZORDEA
Hezkuntza batzordea euren seme-alabak eskola garaian dituzten gurasoek osatzen dute. Talde hau aldizka biltzen da hezkuntza arloan garrantzitsuak diren gaien inguruan egunean egoteko, kolektiboaren beharrak eta eskaerak detektatzeko eta hezkuntzan aniztasunaren trataera hobetzeko bide berriak aurkitzeko helburuarekin.

Atzegiko Hezkuntza Batzordeak aktiboki parte hartzen du FEVAS-Plena Inclusión Euskadi federazioaren Hezkuntza Batzordean helburu bera konpartitzen dugun beste elkarteekin elkarlanean aritzeko.

ESKOLA INKLUSIBO BATEN ALDE

Hezkuntza arloan egiten dugun sentsibilizazio lanaren oinarria Giuzkoako ikastetxeetan ematen ditugun hitzaldiak dira. Hauek ikasle, irakasle eta senideei zuzenduak dira eta eskola inklusiboa eta aniztasunaren trataera sustatzea dute helburu gure ikastetxeen mesederako.

HEZKUNTZA INDARTZEA

Honez gain, adimen desgaitasuna duten 8-16 urte bitarteko ikasleentzako indartze klaseak ematen ditugu. Klase hauetan, aspektu akademikoak lantzeaz gain garapen sozial eta pertsonalarekin erlazionatutako hainbat aspektu ere  lantzen ditugu.

NI ZU =

Gipuzkoako haurrei zuzendutako desgaitasun intelektuala duten pertsonen inklusio sozio-laboralaren inguruko sentsibilizazio programa da. Programaren helburua mezu hau gizartean sartzea da: 'Ni zu bezalakoa naiz', denok berdinak gara ezberdintasunean, denok gara pertsonak, gure eskubide eta betebeharrekin; desgaitasuna izan edo ez, denek dauzkagu ametsak, beharrak eta ilusioak etorkizunari begira. Programa haurrengan oinarritzen bada ere, gogoetek eta ikasitakoak familietan oihartzuna izan dezan landuko da; ezagutza baliogarri honen katalizatzaile izan daitezen.

Egin klik webgunea bisitatzeko



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia