Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ETXEBIZITZA ZERBITZUA

GURE ZERBITZUAK

  

Gaur egun 37 etxebizitza eta eguneko zentro bat ditugu. Guztira, 257 pertsona bizi dira etxebizitzetan. Zerbitzu guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adostutakoak dira. Informazio gehiago nahi baduzue, sartu esteka honetan eta bilatu "ATZEGI".

LAGUNTZA MODALITATE EZBERDINAK

Hiru modalitate ezberdin daude etxebizitzetan, laguntzaren intentsitatearen araberakoak: 

  • Arreta mugatua: Egunerokotasuneko hainbat ekintza egiteko laguntza eta arreta pertsonala behar duten pertsonentzat.
  • Arreta zabala: Egunerokotasunean, euren ezaugarriak direla eta, laguntza eta arreta pertsonal orokorra behar duten pertsonentzat. 
  • Arreta osoa: Laguntza eta arreta orokorra behar duten pertsonentzat, eguneko arreta barne. 

 

GURE LAGUNTZA EREDUA

ATZEGIko etxebizitza zerbitzuak bizi aukera bat ematen du eta adimen desgaitasuna duten pertsona helduen arteko bizikidetza bultzatzen du.

Gure helburua adimen desgaitasuna duten personei eskatzen duten banakako laguntzen sistema eskeintzea da, euren behar eta nahi aldakorrei egokitutakoa, euren ingurunean emandakoa, beste herritarren bizi estilo antzeko bat izateko eskubidea izan dezaten.

 Adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusio osoa lortu nahi dugu, euren garapena bultzatu, bakoitzaren interes eta nahiak errespetatuz. Hau guztia egiteko, gure arreta eredu propioa daukagu, eta baita informatika aplikazio bat ere, gure ikuspegi eta printzipioetan* oinarritutakoa.  

  • Laguntzen ditugun pertsonen ahalduntzea
  • Pertsona ardatz duen planifikazioa
  • Adimen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen defentsa eta lehentasuna
  • Bizi-kalitate modeloa (Shalock eta Verdugo)
  • Laguntza konduktual positiboa

*Printzipio hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat sektorerekin batera egindako “Modelo de atención a las personas con discapacidad” dokumentuarekin bat datoz.

 

ETXEBIZITZA ZERBITZUAN PLAZA ESKATZEA

Hemengo esteka honetan aurkituko dituzu plaza eskatzeko baldintzak, eman beharreko dokumentazioa eta fitxa. Eskaera udaleko gizarte zerbitzuetan hasi behar da eta gero Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Gizarte zerbitzuak, Mendekotasuna eta Desgaitasuna sailean tramitatu behar da.  

 

ARAUTEGIA

Zerbitzura sarbidea:

Decreto Foral 7/2015, martxoaren 24koak, erregulatzen du egoitza-zerbitzuetara eta eguneko zentroetara sarbidea Gipuzkoan dependentzia egoeran dauden pertsonentzat. Akatsen zuzenketa (BOG Nº 90 de 15-05-2015).

Zerbitzuko koordainketa kuoten kalkuluaren inguruan: 

Decreto Foral 15/2015, ekainaren 2koak, erregulatzen du mendekotasun egoeran dauden pertsonen zentroetako ekarpen ekonomikoa Gipuzkoan.

Decreto Foral 12/2016, maiatzaren 24ekoa, Decreto Foral 15/2015aren aldaketa da eta erregulatzen du mendekotasun egoeran dauden pertsonen zentroetako ekarpen ekonomikoa Gipuzkoan.

Decreto Foral 30/2018, abenduaren 18koak, erregulatzen ditu erabiltzaileen gehienezko ekarpen ekonomikoak eta ekainaren 2ko Decreto Foral 15/2015 aldatzen da, Gipuzkoako mendekotasun egoeran dauden pertsonen zentroetako ekarpen ekonomikoa erregulatzen duena.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia