Atzegi, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea, familia talde batek sortu zuen 1960. urtean, desgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideen alde egiteko.
Gure eginkizuna
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, baita haien familiena ere, topagune bat eskainiz eta ingurune lagunkoi bat sustatuz, haien partaidetza soziala erraztuko duena, horrela gizarte gipuzkoar inklusibo, bidezko eta solidarioago bat eratzen lagunduz.
Gure ikuspegia
- Desgaitasun intelektuala duen pertsona bakoitzak, bere gaitasunak eta nahiak kontuan hartuta, kalitatezko bizitza bat aurrera eraman dezan eta bere ingurune naturaleko bizitza sozialean parte har dezan lortzea.
- Desgaitasun intelektuala duten pertsonen familiek baliabideak eta laguntzak izan ditzaten lortzea, aukera emango dietenak bizi-kalitate on bat izateko, desgaitasun intelektuala duten beren senideei behar dituzten laguntzak ematen jarraitu ahal izan dezaten.
- Gizarte inklusibo baterako aurrerabidean laguntzea; bidezkoagoa eta solidarioagoa izango den gizarte bat, dibertsitatea gure etorkizun partekatuaren funtsezko oinarri gisa balioesteko gai dena. Desgaitasun intelektuala duen pertsona bakoitzaren ekarpenari balioa emango dion gizarte bat, non herritarrek bizitza sozialean haien partaidetza aktiboa ahalbidetuko duten, biztanle guztientzat onuragarria dela ulertzen delako.
- Gure jardunaren garapenean, gure asmoa da gizarteak tresna eraginkortzat hartzea erakundea, desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizitza errazteko, gizarte-kohesioan laguntzeko eta Gipuzkoan gure ingurunearen bilakaeran eragina duten erakunde publikoekin eta pribatuekin lankidetzan aritzeko.
Gure balioak
Gure balioak bikoteka antolatzen dira euren artean elkarreraginezko harremanak sortuz eta batak bestea orekatuz. Beti ere, erdigunean, duintasuna eta errespetua jarriz gure eguneroko lanaren iparrorratz modura.
Gure Kode Etikoa:
Gure jardunen orientazio gisa balio dezakeen gida bat, adimen-desgaitasuna duten pertsonei, talde profesionalari, familiei, boluntarioei eta erakundeari zuzendua.
Sartu hemen gure kode etikoa irakurtzeko.