INGURUAN |
INGURUAN programa ekintza ezberdinen multzo bat da, adimen desgaitasuna duten pertsonen familiek eta lagunek garatutakoa, eurek bizi diren ingurua lagunkoiagoa eta “atzegizaleagoa” izan dadin lortzeko helburua daukana. Honen bidez, gizarte parte hartzea bultzatu nahi da, eta inguru natural batean inklusio osoa lortu, horretarako laguntza sare batzuk indartuz, segurtasuna eta poztasuna emate aldera. Guztiontzat gizarte hobe eta irisgarriago bat sortzea da helburua.
HELBURUAK:
- Elkarteko familien artean parte hartze elkarkorra bultzatu eta indartzea.
- Solidaritatea eta elkarrekiko laguntza bezalako balioak bultzatzea. Elkarteek, entitateek eta pertsonek modu batean edo bestean urteko planen batean parte harte dezaten lortzea.
- Adimen desgaitasuna duten pertsonen gaitasunak balioan jartzea.
- Adimen desgaitasuna duten pertsonen errealitatea ikustaraztea eta gizarteari hurbiltzea.
Hori lortzeko, 11 eskualdetako baikoitzean komisio bat dago, atzegizale eta familien talde bat. Noizbehinka biltzen dira ekintza konkretuak proposatzeko, Atzegiren alde egiteko eta adimen desgaitasuna ezagutu eta errespetatu dadin. Gizartean sentsibilizazioa bultzatu nahi da.
Programa hau Eusko Jaularitzaren laguntza eta lakindetzarekin gauzatzen da:
Hauek dira Gipuzkoako eskualdeetan egin diren ekintzen adibide batzuk:
|
|||||||||||||||
|
|||||||||||||||
|