Pauso Berriak programa
Lan munduratzea sustatzeko Pauso Berriak programa:
Pauso Berriak programa 2010. urtean jaio zen, Gureak eta Atzegiren bitartez, adimen urritasuna duten pertsonen lan munduratzea sustatzeko asmoz. Inklusio soziolaboraleko egitasmo itxaropentsu, berritzaile eta etorkizunez betea da. Erakundeen laguntza eta adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien harrera beroa du eta enpresarien eta Gipuzkoako gizartearen konpromisoa bilatzen du.
Programaren helburua adimen urritasuna duten pertsonak beren lan ibilbidean laguntzea da, betiere komunitatearen parte diren enpresa, erakunde edo ageriko lanpostuetan, esaterako, ikastetxeak, museoak, egoitzetan, udaletxetan, bulegotan… Gureakekin batera kudeatzen den programa hau hiru faseetan banatuta dago hurrenez hurren:
- Hasierako formakuntza ikastaroa: Ikastaro honetan oinarrizko gaitasunen inguruko formakuntza (komunikazioa, giza abileziak, komunitatearen erabilera, higienea eta norberaren zaintza, ...) eta formakuntza bereziagoa eskaintzen da eskatutako profilaren arabera (bulegoko, ostalaritzako edo zerbitzu anitzetako kolaboratzaile)
- Praktikak langune arruntetan: Lan trebatzaileen laguntzarekin ikasleek 12-13 hilabete bitarteko iraupena duten ordaindutako praktikak egiten dituzte aurretik kontaktatuko enpresa edo languneetan.
- Praktiken finkapena: programa honen helburua praktikak amaitu ondoren langune berdinean lanean jarraitzea da enpresak eta adimen urritasuna duen pertsona nahi izanez gero. Horretarako badaude helburu hau errazten duten eta bai enpresa baita adimen urritasuna duen pertsonarentzat onuragarriak diren formula ugari; hala nola, kontratazio zuzena, kontratazioa Gureak enpresaren bitartez, lanpostuan mantentzea eredu okupazionalean (azken eredu honek oso harrera ona izan du),...
Informazioa zabaltzeko, sartu www.pausoberriak.net orrialdean.