UDALEKUAK ETA GAZTE OPORRALDIAK 2025 |
Zabalik dago Foru Aldundiak eskaintzen dituen UDALEKU eta GAZTE OPORRALDIAK 2025 izen ematea.
Urtero bezala plaza kopuru bat gordetzen dute heziketa premia bereziak dituzten haur eta gazteentzat.
Adin tarte hauetako pertsonek parte hartu dezakete:
-Udalekuak: 7-13 urte
-Gazte Oporraldiak: 14-17 urte
Aurre izen ematea martxoaren 28ra bitarte izango da.
Interesik baduzu, jarri harremanetan Aisialdia eta Parte Hartze Zerbitzuko Olatzekin, 943 423942 telefonora deituaz.