Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [24] : Guztira: [32] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31-32] Hurrengoa

Urriaren 16an, autogestoreen VI. topaketa egin zen Amurrion, FEVAS-ek antolatuta. Hemen argazki batzuk uzten dizkizuegu:
Errenterian informatika egiten dutenak aurreko astean etb3-ko saio batean atera ziren. Bideoa ikusi nahi baduzue: http://www.sutanblai.com/ http://www.eitb.com/telebista/etb3/
Urriaren 22an, Gorka Zufiaurrek parte hartzen duen obra, “Etzi”, aukeztuko da. Tolosako Leidor Antzokian izango da, arratsaldeko 20.30ean (sarrera= 10 €). Gazte eta helduei zuzenduriko, Dar-Dar ekoiztetxearen ikuskizun berria da. Karlos Linazasororen izenburu bereko ipuinaren egokitzapena dugularik. Etzi, Down indromedun pertsonengana eta beraien familiengana hurbiltzen lagunduko digun ikuskizun hunkigarria dugu. Etzik, umore, intriga eta drama puntu batez, bizitza eta gizakiarekin adiskidetzen lagunduko digu. Informazio gehiago: http://www.diariovasco.com/v/20101020/tolosa-goierri/etzi-historia-bruno-20101020.html
Iaz jarri genuen martxan programa hau, eta balorazio positiba izan zenez, aurten ikastaroa mantentzeko erabakia hartu dugu. Klaseak Villa Marin izango dira, astearte eta ostegunetan (18.00-19.00 h). Hemen argazki batzuk uzten diskizuegu, iazko azken egunean ateratakoak: Hezkuntza.
Neurrian txikis [2010/10/20]
Larunbata, hilak 16, txikiek Urbil-en eman zuten eguna: Macdonals-en bazkaltzen, karting zirkuito batean gidatzen...
Hemen duzue boluntarioen boletina, gainberatu bat emateko.
Iraileko boletina [2010/09/20]
Hemen duzue ikusgai iraileko boletina. Iraila 2010
Arrantza txapelketa [2010/09/16]
Ekintza kulturaleko liburuxkan ikusi ahal duzuenez, irailak 25ean, Frantziako pasealekuan, Gipuzkoako Lehen itsasoko arrantza txapelketa ospatuko da, Atzegitik animatzen zaiztuztegu parte hartzera... Ainmatzen bazara, idatzi fran@atzegi.org edo deitu 943 42 39 42 telefonora, irailak 17 baino lehen. Hona prestautako ordutegia: 14,30 H Arrantzale eta parte hartzaileen harrera 15,00 Txapelketaren hasiera. Arrantzen den guztia itsaora bueltatuko da, bizirik. 18,30 Dominak eta trofeoen banaketa Arrantzaleentzat txokolatada
Lerro hauen bitartez jarduerei buruzko akats bat jakinarazi nahi dizuegu. Hau da, urriaren 8 eta 9an klaseak izango dira eta bestalde urtarrilaren 7 eta 8an ez da klaserik egongo. Hemen uzten dizuegu ordutegi zuzena:
� egutegia PDF
Atzegiko Aisialdiako zerbitzutik datorren kurtsorako 2010-2011 ekintzak zabaldu nahi dizuegu. Aurtengo izen emateko epea hau da: 2010eko irailaren 14tik 17ra.
Urteroko ohiturei eutsiz, aurten ere, boluntaritzaren mugimenduan parte hartzen duzuen guztiei, eskerrak eman nahi dizkizuegu, bazkariaren bidez.. Bazkaria Irailaren 25ean (14:00) Enbeltran kalean dagoen Donostiarra sagardotegian izango da . Zuen parte hartzea baieztatzeko arantza@atzegi.org helbidera idatzi. Informazio gehiago jasotzeko:
� bazkaria DOC
Uztailaren 24an Atzegiko autogestoreek bazkaria bat antolatu zuten, Donostiako "Boulevard 9-an". Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk:
Hemen duzue iraileko boluntarioen boletina, gainberatu bat emateko. Muxutruk. Iraila 2010
Urtero-urtero, gizarte-lanen bati eskaintzen zaio kontzertu hauetan sarreren salmentatik eskuratzen den dirua.Oraingo honetan, Atzegirentzat izango dira kontzertu hauetako irabaziak, aurten gure elkartearen 50. urteurrena ospatzen baitugu. Kontzertu guztiak, ohi den bezala, Donostiako Santa Teresa Komentuan egin dira eta gu bertan egon gara, Atzegik egiten duen lana zabalduz eta atzegizale berrien bila.
Atsedeneko Oporrak [2010/08/16]
Aurten, Atsedeneko oporrak abuztuaren 2tik 13ra izan dira,Villa Marin. Argazkiak ikusteko betiko helbidean sartu... http://programarespiro.blogspot.com
Dakizuenez, aurten Atzegin 50.urteurrena ospatzen ari garela eta, Musika Hamabostaldiak, abuztuaren 7an Villa Marin kontzertu bat antolatzeko aukera eman zigun. Musika eta giro ezin hobea izan genuen. Argazkiak ikusteko Klikatu hemen.
Aurreko ekainaren 5an, Guipuzkoa plazan, Donostian, boluntaritzaren aldeko azoka ospatu zen. Boluntaritzarekin lan egiten dugun elkarte guztiek hartu genuen parte. Azokaren helburua kaleko jendea sentsibilizatu eta boluntaritzaren beharraz kontzientziatzea izan zen. Nahi baduzue, hemen dituzue hainbat argazki: www.atzegi.org/antBuspre.asp
Lizarran, asteburuan [2010/07/29]
Joan zen asteburuan, Hernaniko Txolarteko 4 lagun Lizarara joan ziren eta argazki hauek bidali dizkigute. Mila esker. http://picasaweb.google.es/117353495359585842385/Estella2325Julio2010?authkey=Gv1sRgCMX4oqCt0uXhPQ&feat=email
Dakizutenez, aurten Atzegin 50.urteurrena ospatzen ari garela eta, Musika Hamabostaldiak, aukera gutxigo dituen kolektiboari musika gerturatzeko kontzertu bat antolatzeko aukera eman zigun. Hori dela eta, haiekin koordinatu eta gero, ondorengo egunerako kontzertu bat antolatu dugu Villa Marin (Donostiako Txolartean, Nafarroa etorbidea, 35, Donostian): 2010EKO ABUZTUAK 7, LARUNBATA 18,00etan Villa Marin (Donostian) Honekin batera programazioa bidaltzen dizuegu, parte hartuko dutenen izenekin eta joko dituzten piezekin. Musika ona entzuteko aukera dugu beraz (kanpoan, eguraldiak hala usten badigu), toki paregabe batean eta atzegizalez inguraturik... Plana ezin hobea ematen du (kontzertua bukatzerakoan, pintxoren bat eta edateko zerbait ere egongo da) Etortzera eta gozatzera gonbidaturik zaudete, noski. Beraz, abuztuaren 7an bertan ikusiko garelakoan, agurt’ erdi,
� Kontzertuaren programa DOC
Jan zen igandean (uztailak 11) Atzegiko talde bat (Atseden) Askainera joan zen, han antoltu zen marmitako txapelketan parte hartzera. Oso egun ona pasa zuten argazkian ikusi dezakezuen moduan. Argazkiak
Atsedeneko bloga eguneratu dugu, aurreko asteburuko informazioarekin (uztailak 9-11). Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Uztailaren 12an, arratsaldeko 6retan, hortz eta ahoko osasunari buruzko hitzaldia emango digute adimen urrritasuna duten pertsonek eta hauen senideek dituzten zalantzei erantzuteko bereziki pentsatua. Osteoplac formazio zentroan emango digute, Urumea Pasealekuko 3 an, (Federico Garcia Lorcaren atzeko aldean) Hitzaldia entretenigarria eta parte hartzeko pentsatua izango da eta ahoa ondo zaintzeko arauak ezagutzeko eta etor daitezkeen arazoak ekiditeko hartu behar ditugun neurriak hartzeko balioko digu. Saioa amaitzean bokadutxo bat dastatzeko aukera izango dugu. Hitzaldi hau Gandhi proiektuaren baitan doa. Egitasmo honen helburua ahoaren eta hortzen osasunak gizakien ongi izatean eta bizitza kalitatean duen garrantzia zabaltzea da.
Hemen klikatuz, Gorka eta Laurari egin zieten elkarrizketa ikusi ahal izango duzue. Bertan, Victoria Eugenian aurkeztu zuten ekitaldiari buruz komentatzen dute: http://www.diariovasco.com/v/20100703/san-sebastian/miedo-escenario-para-nada-20100703.html
Joan zen ostegunean, ekainak 30, Victoria Eugenia Donostiako antzokian Atzegiko film laburmetraien lehiaketara aurkeztu ziren hainbat laburmetrai ikusteko parada izan genuen. Gorka eta Laurak aurkeztu zuten ekitaldia eta Atzegitik eskerrak eman nahi dizkiogu Donostia Kulturari, baita Kutxari eta nola ez, joan ziren pertsona guztiei. Amesten jarraitzen dugu...
Kasting deialdia [2010/06/30]
Dar-Dar produkzioak ekoiztetxeak, Atzegiren laguntzaz kasting bat antolatu du. Mutil helebidun bat bilatzen dugu antzerki ekoizpen profesional batetan parte artzeko. Interesatuei astelehena Uztaila 5 baino lehen ondorengo helbidera curriculm ttiki bat bidaltzea eskertuko genieke ( izena, abizenak, afizioak....). Down sindromea duen gazte baten bila gabiltza (15-35 urte). Kastina egingo den lekua: Legorretako Kultur etxea. Egunak: Uztaila 6 edo 7. Ordua: 18:00tik 20:00etara. Ordua hartzeko ezinbestekoa da uztilaren 5 baina lehen deitzera da. Deitu Atzegira (Fran). Mila esker, aldez aurretik
Hurrengo aztezkenean, ekainak 30, arratsaldeko 20.00tan, Victoria Eugenia antzokian Atzegiko film laburren eta bideoklipen 3.lehiaketan aurkeztutako laburmetraiak proiektatuko ditugu. Beste ureteetan bezala, Donostiako Zine eta Giza Eskubideen laguntzarekin eta baita ere, Kutxa laguntzaren esker, posible izango da. Gonbidapenak nahi baduzue, deitu bulegora. Jaso ditzazkezue amaitu arte. Antzokian ere sarrerak salduko dira. Prezioa: 3,75 €
Uztairalen 10ean, II. Senderismo Taldea, Lizarrusti eta Aralar parkera asteburuko irteera antolatu dute Hemen uzten dizuegu informazioa:
� Senderismo Irteera DOC
Ekaineko boletina [2010/06/23]
Laister izango duzue zuen etxean Atzegiko boletina (ekainekoa). Dena den, hemen ere ikus dezakezue. Ekaina 2010
Eguneratu dugu atsedeneko bloga. Orain, aste osoa egon dira Villa Marin... Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Hernaniko kultur etxean Atzegiko kartelen erakusketa ikusgai dago. Ekaineko 14tik 21era irekita, Atzegi eta Evah artean antolatu zuten argazki lehiaketaren 20 argazki ere ikus ditzazkezue. Argazkiak
Joan zen igandean, Eibarren urteko festa ospatu zen. 90 pertsona parte hartu zuten Arraten egindako bazkarian. Argazkiak ikusi
Aisialdiko Zerbitzutuk ikastaro eta txapelketa baten berri zabaltzen digute.
�
Bidasoaldeako familien topaketa Maiatzaren 23an Irunen Atzegiko Irun eta Hondarribiako familientzako bazkaria egin zen Uranzu frontoian. Aurten, Dantzaka dantza taldea bertan izan zen gurekin dantzatzeko eta jaialdia girotzeko. Hona hemene ospakizunaren argazki batzuk. Klikatu hemen
Paellada, Amasan [2010/06/7]
Urtero bezala, Tolosaldeko familiak paellada antolatu zuten Amasan. 150 pertsona elkartu ziren. 13,00etan Kutur etxean hitzaldi labur batean argazki eta musikaren bitartez, Atzegiko orain betetzen diren 50 urtearen bilduma bat proiektatu zen. Gero , Aretxabaletako irabazi berri duen film laburraren lahiaketa lana ikusteko aukera ere izan zen. Eta gero, arroza jatera eta dantzatzera... Argazkiak ikusi
Kirol Egokituaren Federaziotik informazio hau bidaltzen digurte: Lerro hauen bitartez hurrengo igandean, ekainaren 6an, Bergaran egingo den KIROL EGOKITUA EZAGUTZERA EMATEKO JARDUNALDIRA gonbidatzen zaituztegu. Egitaraua e-mail honetan doa erantsita. Bergarara joan etorria egiteko Luis Car autobusa jarri dugu: Irteera; Donostiatik: 09:15tan (Amarako autobús geltokian) Buelta; Bergaratik: 18:30tan Norbaitek autobusean joan nahi izanez gero,(doainik izango da) gure federazioko telefonora deitu dezake eta izen abizenak eman: 943-46-25-14 edota bidali e-mail bidez: info@fgdpm.com Ostiralerako jakin behar dugu zeintzuk joango diren autobusean.
� Jardunaldia PDF
www.simplemente.zobyhost.com “Simplemente”. Estreinaldia zine aretoetan. Ekainaren 4tik aurrera Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Istorio erabat ezberdina, ikuslea hunkitzen duena: “Despertar los sentidos” taldeko kideek bi ezaugarri nagusi dituzte: dantzarako griña eta down sindromea. Taldea Kantabriako kanpaleku batean elkartuko da ikuskizun berria prestatzeko…
Joan zen estelenean, ilak 31, Javi Gomez Zapiainek, EHUko Sexualitateko Psikologiaren irakaslea, atzegizalea eta Atzegiko kolaboratzailea, hitzladi bat eskeini zigun Villa Marin " Adimen urritasuna duten personen afektibitate eta sexualitatea" lelopean. Oso hitzaldi interesgarria suertatu zen eta bildu ziren familiak aukera izan zuten ez bakarrik han esan zena entzuteko, baizik eta bere iritzia emateko ere.
Aurreko igandean, maiatzak 23, gure txikiak zaldian ibili ziren Igeldon... Hemen dituzue argazkiak:
Atzo ireki zen Irungo Martindozenea Gaztelekuan Atzegik 50. urteurrenaren ospakizuna dela eta antolatutako kartelen erakusketa. Bertan Bidasoaldeko komisioko partaideak egon ziren. Erakusketa maiatzaren 26ra arte egongo irekia arratsaldeko 17:30tatik 20:00ak arte.
Dakizuen bezala, asteartean, maiatzak 18, aurtengo ekitaldi nagusia ospatu genuen. Hemen dituzue hainbat argazki: www.atzegi.org/antBuspre.asp
Prentsaurrekoa [2010/05/18]
Gaur goizean Gipuzkoako Foro Aldundian aurtengo kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa burutu da. Bertan Josean Idoeta, gure lehendakaria; Maite Etxaniz, Gizarte Politikako Diputatua eta Mitxel Lakunza, Famili laguntzako arduradunak parte hartu dute.
Aurtengo kanpainaren hasiera emango zaio laister. Bihar asteartea prentsaaurrekoa izango da (ez astelenean iragarrita zegoen moduan). Prentsaaurrekoan azalpen guztiak azalduko dira eta espero dugu oiartzuna handia izatea.
Aurreko larunbatean, maiatzak 15, Deba Goieneko bazkideek urtero egiten duten topaketa ospatu zen. Jai eguna izan zen, eta hori dela eta aurtengo kanpainako azalpenak ezagutzeko eta erakusketara bisita egiteko aukera izan genuen. Amaitzeko denok batera polikiroldegian bazkaldu genuen. Informazio gehiago nahi baduzue: http://www.diariovasco.com/v/20100515/alto-deba/atzegi-festeja-aniversario-20100515.html
Atzegiko eskualdeko batzordetik kartelen erakusketak eta argazkienak antolatzen ari gara. Argazkiak Atzegi eta Evahren arteko lahiaketakoak dira. Azkeneko 50 urtean Atzegiko gorabeherak erakutsi nahi ditugu kartelekin baliatuz. Erakusketa hau hainbat herritik pasako da eta ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zehaztutako datak hauek dira: Oñati: Maiatzak 12tikl 19ra. Kultur etxean (18'00-20'00) Irun. Maiatzak 20tikl 27ra. Martindozenea gaztelekuan (17'30-20'30) Rentería: Maiatzak 28tik ekainak 4ra. Xenpelar etxea (17'00-20'00) Hernani: Ekainak 14tikl 18ra Udara pasa eta gero, Donostian, Beasainen, Tolosan, Legazpin, Zarautzen y Azpeitian. Erakusketan, bisitarien iritziak jasotzeko liburuxka bat izango duzue. Bertan, adimen urritasuna duten pertsonen etorkizuna nola imajinatu nahi duzuen idazteko parada izango duzue.
Atsedeneko bloga [2010/05/11]
Eguneratu dugu Atsedeneko bloga, aurreko asteburu informazioarekin (maiatzak 8-9). Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
ZINE ZIKLOA [2010/05/6]
Urtero egiten den bezala, Azpeitin Atzegiko Zikloa jarri duten martxan. Hemen dituzue egitaraua: - maiatzak 7, ostirala: Baztartxon, 22.00tan "Yo, también". - maiatzak 11, asteartea: Matadeizen, 21.30ean "Leon y Olvido". - maiatzak 12, asteazkena: Matadeixen 20.00tan Jon Andueza, zuzendariarekin . 21.30ean "Simplemente". - maiatzak 13, osteguna: Matadeixen 21.30ean "Un ángel en mi mesa". **11 eta 13ean pelikula aurretik laburmetrai bat egongo da.
Eguneratu dugu Atsedeneko bloga, aurreko asteburu informazioarekin (maiatzak 1-2). Gogoratu helbidea: http://programarespiro.blogspot.com/
Igeriketa txapelketa [2010/04/30]
Aurten igeriketa txapelketa maiatzaren 22an izango da, Donostiako Alza polikiroldegian. Gipuzkoako igerilariek maiatzak 10 baino lehen 943 42 39 42 telefonora deitu behar duzue, parte hartu nahi baduzue. Artxiboan klikatu informazio gehiago nahi baduzue
� Igeri txapelketa PDF
Laister udako oporrak izango dira eta honez gero izango dituzue zuen etxean haien berriak. Parte Hartuzeko destinoak ere laister jakingo ditugu, baina Espainia eta Portugalera izango dira, ziur aski. Txolarteko oporretara joateko izen emate epea maiatzaren 10tik 14ra izango da eta Udako Parte Hartuz ekainaren 4tik 8ra. Boluntario gisa joateko gogokin zaudetenok gurekin harremanetan jar zaitez: telefonoz 943423942 edo mail-ez tsasoarmas@atzegi.org
Txolarte Eguna [2010/04/30]
Hurrengo maitzaren 8an Txolarte Eguna ospatuko dugu. Arrasateko Uarkape frontoian izango da, 11tik 16.30tara eta kultur ekintzak, Dj, opariak eta jai giroa izango ditugu. Etor zaitezte!!

Orrialdea: [24] : Guztira: [32] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31-32] Hurrengoa


espectaculo



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia