Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

BERRIAK

 

Orrialdea: [28] : Guztira: [32] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31-32] Hurrengoa

Txikien asteburua [2008/11/7]
"Neurrian txiki" programaren barruan, joan zen Urriako 18 eta 19ean txikien talde bat Villa Marin asteburua pasa zuten eta baita ondo gozatu ere. Klikatu argazkiak ikusteko
Italiako argazkiak [2008/11/4]
Aratxabaletako taldeak argazki hauek bidali dizkigute. Italian ateratakoak dira,. Gorgonzzolako zinemaldian hartu dute parte eta baita saria jaso ere. Klikatu ikusteko
Azaroatik aurrera, Lurraldebusek txartel berria aterako du, "Ezinduen txartela". Minusbaliaren agirian %65 edo gehiago izanez gero, bonifikazioaren eskubidea izango da,%20 kargatzen den bakoitzean. Informazio gehiago www.lurraldebus.com edo telefono honetan 943.000.117
2008 AN KASTELONEN OSPATU DEN SPECIAL OLYMPICS Kastelonen, Urriaren 8tik 12ra ospatu den nazioarteko jokuetan , adimen urritasuna duten bederatzi kirolari, hiru entrenatzailerekin parte hartu dute.
Datooren urriaren 23an, Irungo Amaia Kultur Zentroan Ezezagunok antzerki taldeak "La tía Juana" antzezlana aurkeztuko du.
Pelikula berri honetan (urriaren 3an estrenatuta) adimen urritasuna duen talde baten istorioa kontatzen da, modu alai batean.
Hau nik egin dut! [2008/10/7]
Hau nik egin dut! adimen urritasuna duten pertsonen lehenengo blog da. Bertan, bere lanean egin ditzazkeen zenbai lan ikusgai daude. Oso bideo interesgarriak dira. Helbide honetan sartu ikusi nahi badituzue.
Juan Carlos Cardesinek bilduma hau aurkezten du Egia Kultur Etxean, urriaren 3tik 31ra arte. Artista gonbidatu bezala, Luis de Miguelek, bere argarzkiak ere aurkeztuko ditu. Animatu eta gozatu obra hauekin!
Nahiaren argazkiak [2008/10/1]
Nahiaren argazkiak ditugu ikusgai. Bere amonak bidali dizkigu. Orain Nahia Salamancan bizi da eta han ateratako argazkiak dira.
Estik pasa dizkigu argazki hauek. Pasa den larunbatean, bolunatarioek bazkari bat egin zuen ikusten duzuen bezala.
Aldizkari berria [2008/09/30]
Iraileko aldizkaria iritsiko zitziauen dagoeneko zuen etxera. Ala eta guztiz ere, hemen ipintzen dugu, hahi duenak ikus dezan.
Amaitu dira dagoeneko Villa Mariko berrikuntzaren lanarik garrantzitsuenak.
Iritsiko zitzaizuen dagoeneko zuen etxean Parte Hartuzeko oporraren eskeintza berria. Dena den, hemen duzue ondorengo fitxeroan.
� Parte Hartuz PDF
Urrian, Atzegi elkarteko aisialdi eta gizarte parte hartze zerbitzuaren barruan, 2008- 2009ko kultur ekintzen programari hasiera emango zaio. Ziurrenik, ekintzen eskuorria etxean jasoa izango duzue.
�
Toño, Aritz, Mikel eta Iban surfeatzen Zurriolan. Begiratu ze argazki polita bidali dizkiguten.
Nola pasatzen duten Amara 2 eta 3ko pisukideek.
Urte bete pasa eta gero, iadanik Villa Mariko berrikuntzak amaitzear daude.
Sofia [2008/07/10]
Argazki batzu bidali dizkigu Polik, Sofiaren amonak. Horietatik bat hemen jartzen dugu eta eskuminak bidaltzen dizkiogu Galizian bizi den Sofiari, Donostian famili partetik eta Atzegiren partetik ere.
Datorren larunbatean Kirol Egokituko III. Udako Kanpusa egingo da, Astigarragan (Gipuzkoa),...
Laister iritsiko zaizue zuen etxean Atzegiko aldizkari ale berria bai bazkideei bai kolaboratzaileei baita atzegizaleei ere.
Eva eta Iñakik, Guraso Berrien ordezkariaek, ekainean 7an bazkarian ateratako argazkiak bidali bizkigute.
Kutxako laguntzak [2008/06/17]
Elkartea sortu zenetik, KUTXAk ATZEGIrekin mantentzen duen konpromezua ondorengo laguntzetan zehaztu da aurten:
Joan den asteazkenean Arrasate eta Eskoriatzan Elkarhezitzen Lan Taldeak antolaturiko "Mugarik gabeko Zinemaldian" ATZEGIko laburmetrai txapelketan ikusiriko zenbait lanek parte hartu zuten
Yrmak bidali dizkigu argazki hauek. Pasa den ekainaren 10ean ateratakoak, Victoria Eugenia antzokian. Bertan, Atzegiko 2. film laburren lehiaketan parte hartu zuten hainbat lan ikusteko aukera izan genuen.
Maiatzak 17an Irunen, urteko bazkari festa ospatu genuen.
Argazki pila iritsi zaizkigu. Hona hemen: Igeriketa txapelketa, Altzan
Deba Garaiko Elkarhezitzen Lan Taldeak Arrasaten eta Eskoriatzan "Mugarik gabeko Zinemaldia" antolatu du ekainaren 9tik 14ra bitartean.
Oarsoaldeako eta Tolosaldeako bazkariak ospatu ditugu azken asteburuan. Bazkaltzeaz gain, familiak elkartzen gara gogoratzeko denok Atzegi osatzen dugula eta Atzegiren benetako indarra failiarena dela. Oarsoaldealko argazkiak. Paelladaren argazkiak
Bazkide guztioi bidali zaizue karta hau baina hemen gogorarazten dizuegu.
� Karta DOC
Lagun agurgarriak, Hurrengo ekainaren 8an kirol egokituko hainbat jarduera egingo dira Kirola Kalera Ateratzeko Egunaren barruan
Pasa den larunbatean, maiatzak 31, Aretxabaletan urteko Deba Goienako festa ospatu genuen.
Datorren ekainaren 10ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Atzegiko 2. laburmetraien lehiaketan parte hartu zuten laneak ikusteko aukera izango dugu. Atzegik antolatuta, Kutxaren laguntzarekin, orain Donostia kulturaren eskutik emanaldi hau prestatu dugu. Sarrera batzu ditugu Atzegin eta nahi badituzue deitu eta Mariarengatik galdetu. Bukatu arte denak banatuko ditugu.
� Foiletoa PDF
Menpekotasun legea [2008/05/22]
Mendekotasun legea Mendekotasun Lege "famatu"aren berri ematen saiatuko gara, era laburrean bada ere. Ezer baino lehen, jakin ezazue Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuak telefono bat jarri duela bereziki lege honen gaineko zalantzak erantzuteko emateko. Hauxe da telefonoa: 900434343. Halaber, Atzegiko 943 42 39 42 telefonora deitu dezakezue zuen egoera konkretua azaltzeko.
Atzegiko Etxebizitza Zerbitzuan funtzionatzen duen etxe batetikan (Duque de Mandasekoa hain zuzen ere) argazki hauek bidali dizkigute.
Maiatzaren 13an Donostiako Kutxa aretoan (Andia Kalean) aurtengo kanpainaren ekitaldi nagusia ospatu genuen atzegizaleok. Argazki batzuk ikusi genituen, baita aurtengo kanpaina esplikatu ere. ESTEri aurtengo atzegizale saria eskeini genion eta bukatzeko denok espero genuen sari banaketa: Atzegiko 2. labur metraiarenak, hain zuzen ere.
Aurtengoan gure sentsibilizazio kanpainak ondorengo gaia landu nahi du: lan arrunt bat lortzeko adimen urritasuna duten pertsonek dituzten aukerak. “Lantokian, ikusiko duzu!” leloarekin pertsona hauek lan desberdinak egiteko gai direla adierazi nahi dugu, arlo desberdinetan lan egin dezaketela, eta gizarteari lan aukerak eskatzen dizkiogu, ez nahitanahiez lan zentru berezietan.
�
Apirilaren 19an adimen urritasuna duten pertsonek osatutako Ezezagunok antzerki taldeak, euren bigarren lana antzeztu zuten Irungo Kabigorri Ateneo Kulturalean. Hona hemen zenbait argazki. Klikatu ikusteko
Atseden, Zarautzen [2008/05/5]
Maiatzako zubia Zarautzen pasa dute, Atzegiko Atseden programa barruan, 8 pertsona eta bi begirale. Eguraldi zoragarriz gain, ekintza desberdinak bete dituzte: Zumaiara joan ziren eta talasoterapia ere probatu zuten, larunbatean Donstiara joan ziren Errealeko partidua ikustera Anoetan bertan, paseo ederrak egin Zarautzen eta Getarian... Klikatu hemen argazkiak ikusteko
Txemak, Ionen aitak, argazki hauek bidali dizkigu.
Argazki hauek iritsi zaizkigu Salouen ateratakoak, Aste Santuko oporretan. Klikatu ikusteko
Bihar larunbata, apirilak 26, Bilbon Fevas-ek (Adimen urritasuna duten pertsonen euskal federazioa) hezkuntza jardunaldi bat antolatu du “Hezkuntza sistemari zer eskatu diezaiokegu?” lemapean. Atzegiko hezkuntza komisiotik lanean jardun gara egun honetan familiak hezkuntza sistemari eskatzen diotenaren inguruko erreflexio batzuen ekarpena egin ahal izateko. Jakin ezazue autobus bat antolatu dela Donostiatik joateko asmoa duten familientzako. (Atzegi, Aspace eta Gautena)
Ander Idoeta saritua izan da Azpeitiko igeriketa txapelketa batean. Informazio gehiago helbide honetan: http://www.diariovasco.com/20080409/costa-urola/oficinas-atencion-para-afortunados-20080409.html Klikatu argazkiak ikusteko
Lloret de Marrren , Aste Santuko argazkiak bidali digute. Hemen ipintzen ditugu denok ikusteko. Hemen klikatu
Erreala-Numantzia partiduan ateratako argazkia bidali digute. Partido horretara Atzegiko zenbait partaide hara joan ziren argazkian ikusteko aukera duzuen bezala.
Aste Santuko oporrak pasa berriak, laister jasoko duzue zuen etxean 2007.go jardueri buruzko txostena eta martxoko boletina ere. Dena den, hemen jarriko dizkizuegu biak, eskura edukitzeko. 2007.go jardueri buruzko txostenan, joan den urtean egineko ekintzaririk aipagarrienak azaltzen dira, arlo desberdinetan: familiei zuzendutako programetan, aisialdirakoak, etxebizitza, fundazio tutelarra...
Beste argazki sorta jaso ditugu eta hiru taldeetan banatu dizkizuegu: Txolarte Eibar Iñauteriak Eibarko Txolartean Eskiatzen, Donostialdekoak
2008ko udalekuak [2008/03/4]
Aurtengoan ere Gipuzkoako Foru Aldundia ATZEGI-rekin harremanetan jarri da gure bazkide GAZTEEI UDALEKUAK 2008 Kanpainan parte hartzeko aukera emateko. Programa hau 7-13 urte bitarteko haurrentzat udaleku eta udarako kanpamenduek osatzen dute eta 14-17 urte bitarteko gazteak aktibitate ezberdinak egiteko aukera ematen diete Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan. Aipaturiko bi kasuetan parte hartu ahal izateko, haurrak Gipuzkoan erroldatuak egon beharko dira eta baita Ikastetxe batean matrikulatuak ere.
Joan zen astelehenean, Antxieta etxeako 3. eta 4. pisuko ateak zabaldu egin ziren adimen urritasuna duten zenbait pertsonentzako. Urte bete baino gahiago zeramaten dagoeneko bizitzen etxe beran, 1go eta 2.go pisuan. Orain, etxea betetzen doa, sarrera berri hauekin. Zorionak zerbitzu hau martxan jartzeko ihardun ari diren pertsona guztiei!
Atzegiko dantza tadeko zenbait kide Gaska polikiroldegian dantzatu zuten joan zen urtarrilako 27ean. Biurrarena-UPV partiduko atsedenaldian erakutsi zuten zer nolako dantzak egiten dituzten. Klikatu argazkiak ikusteko
Argazki hauek dauzkagu zuei erakusteko: Somporten ateratakoak eta Donostian, Iñauterietan Klikatu ikusteko

Orrialdea: [28] : Guztira: [32] : Aurrekoa[1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27-28-29-30-31-32] Hurrengoa


espectaculo



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia