|
Eibarretik, Koldo Carranza gaztea ipuin polit hau bidali digu. Bere ikastolan, down sindromeri buruz erredakzioa egin behar zuten eta Koldok honako hau idatzi zuen. Oso sakona iruditu zaigu Koldo atzegizalearen jarrera eta denok gozatzeko hemen duzue. Eskerrik asko, Koldo!
|
|
|
|
Komentatu genizuen bezala, ilero, azkenengo igandean, TVEko 2. kateak programa berri bat egin du, "Nosotros también" hain zuzen ere.
Igande honetan, maiatzak 27, 12,30etan bere bigarren saioa izango da. Oso interesagrria izango delakoanv komentatzen dizuegu.
|
|
|
|
Aurten ere, ohi den bezala, Ikaztegietan 200 pertsona baino gahiago elkartu ginen, tradizioa bihurtu den afari honetan.
Argazki hauek bidali dizkigute zuek ikusteko.
|
|
|
|
Joan zen igandean, Donostiako Gaska polikiroldegian aurtengo Txolarte Eguna ospatu genuen.
Izugarrizko giroa sortu zen: musika, dantza, magia... denetatik izan genuen.
Arantzak dagoeneko argazki batzu bidali dizkigu eta aukera duzue ikusteko. Animatu nahi zaituztegu zuek ateratako argazkiak bidaltzera. Animo!
|
|
|
|
Aste honetan, bazkide zareten familiak, kolaboratzaileak eta atzegizaleak zuen etxean bai martxoko boletina eta bai 2006.go txostena jasotzeko aukera izango guzue.
Nahiez gero, hemen klikatuz, ikusteko parada duzue.
|
|
|
|
Bihar, maiatzaren 8an, Donostiako Txolartearen erreformaren proiektua zabalduko da, Villa Marin eguerdieko 12,00etan.
Erreforma lanak irailan hasiko dira eta 12 ilabete gutxi gora behera iraungo dute.
Komunikabideei nota hau luzatu zaie:
|
|
|
|
Gaztetxo Antzerki Eskolatik informazio hau jaso berri dugu. "El jorobado de Notre Dame" funtzioa errepresentatuko dute laisterrean eta xehetasun guztiak zuenganatzen ditugu. Oso aukera ona izan daitekelakoan, desberditasunaren gainean zertxobait pentsatzeko...
Hona hemen datu gehiago:
|
|
|
|
Aisialdi zerbitzutik Txolarte Eguna 2007 antolatzen ari direla jakin izan dugu. Denok gonbidatuta zaudete zita honetara:
Eguna: Maiatzaren 12an, LARUNBATA 11,00etatik 16,30etara.
Tokia: Donostiako Josean Gaska polikiroldegian.
|
|
|
|
TVEk bere 2.katean datorren igandean, apirillak 29an, programa berri bat aurkeztuko du.
Bere izena "Nosotros también" da eta adimen urritasuna duten pertsonak dira benetako protagonistak.
Hona hemen TVEtik bidalitako programaren informazioa:
|
|
|
|
Atzo, apirilal 25, Beasaingo bi etxe inauguratu ditugu. Proiektua “Bizitza independientearen programa” lelopean kokatzen da.
Eusko Jaurlaritzak FEVAS(Euskadiko adimen urritasuna duen pertsonen aldeko erakundea) erakundeari utzi egin dizkio eta honek Atzegiri, guk proiektua martxan jarri dezagun.
Nahiko aurreratuta dago (etxeak prest, pertsonekin eta bere familiekin hitzegin dugu dagoeneko) ilusioz beterik doan programa berri hau. Bere ardatz nagusia, pertsonen bizitzeko independentzia da. Beraiek antolatuko dute etxea nahi duten moduan eta baita erabaki ze laguntzak beharko duten eta nork eskeini laguntza horiek. Laguntza neturalen oinarrituta dago programa (familiak, bizilagunak, gizartea...) eta Atzegiko koordinatzaile bat izango dute laguntza guzti horiek koordinatzeko.
|
|
|
|
Joan den astelehenean, apirilak 23an, Lasarteko Landaberri ikastolako guraso talde bati adimen urritasunari buruzko informazio txarla bat eskaini genion. Itsasondoko Eguneko zentruko Marisa, Koldo, Kintina eta Aitziberrekin batera eskainiriko txarla honetan ingurune positibo bat izatearen garrantziaz hitzegin genuen besteak beste.
|
|
|
|
Argazki gehiago iritsi zaizkigu. Eskerrik asko bidaltzearren eta denos ikusteko aukera izateko.
Eskiatzen.
Eibarko Txolartea. Iñauteriak.
Eibarko Txolartea. Eskiatzen
|
|
|
|
2007ko apirilan Europan inoiz ez den programatu saio berria ikusi ahal izango dugu TVEko 2. katean."Gu ere" izango da hain zuzen ere, adimen urritasuna duen pertsonek egindakoa guztiz, behar duen laguntzekin. Beraiek aurkeztuko dute, dekoratuak, gaiak eta erreportaiak beteko dituzte, hau dena FEAPSeko kolaborazioarekin (Espainiako adimen urritasuna duten pertsonen elkartea).
|
|
|
|
Hiru egun pasa dute Atzegik duen Donostiako Intxaurrondo auzoan, EVAHko 13 personek. EVAH (Espace de Vie pour Adultes Handicapés) Iparraldeko elkarte bat da eta bere proiektu berrien artean, Urrugnen etxebizitza bat laister irekiko dute.
Han hasi baino lehen, proba hau egin dute, elkarbizitzaren hainbat gauzak lantzeko. Oso esperientzi polita izan da, eta Atzegi eta Evahren arteko erlazioa indartuz, kolaborazio trnsfronterizo proiektu baten barruan, beste hainbeste elkarlan dute helburu.
|
|
|
|
Aisialdi eta gizarte parte artze zerbitzutik informazio hau bidaltzen digute:
Natur ekintzak: mendi irteerak
2.007.go apiriletik Atzegi kirol elkartea antolaturik 3.natur ekintzen kurtsoa hasi da. Donostialdean eta Tolosaldean egiten da. Gipuzkoan zehar ibilbide desberdinak ezagutuko ditugu eta parte hartzaile guztiei natur ekintzen ezaugarri nagusienak erakutsiko zaizkie.
|
|
|
|
Argazki batzu jaso berri ditugu. Hemen dituzue:
Juditek bidalitakoak, Victoria Eugenian dantza egin eta gero.
Eskiko taldea.
Irungo dantza taldea.
|
|
|
|
Gureaken, Donostian, joan zen larunbatean, martxoak 10, tailer bat antolatu zen "nola aurre egin estreseko egoereei" buruz.
Goizeko 10,00etan hasita arratsaldeko 16,30arte Angels Ponce psikiloga katalana tailera koordinatu zuen. Benetan interesgarria suertatu zen eta denok besteen experientziekin ikasi genuen. Aholku batzuk ere jaso genituen eta "etxeko lanarekin" atera ginen, entzun genuenarekin eta pentsatseko propositoarekin.
|
|
|
|
Laburmetraiak ikusi ondoren Victoria Eugenian ostegunean, ostiralean, Kutxak Andia kalean daukan aretoan kanpainako ekitaldi nagusia ospatu genuen.
Argazkiak, musika, dantza... denetikan izan zen.
Hitzaldi labur bat ere bai, Angels Ponceren eskutik, familiak dudan garrantsia gure elkarteari buruz.
Jose Luis Zalduari ere omenaldi txiki bat egin genion. Javi de Antoniok bere andreari lore batzuk eman zizkion, denon partetik.
|
|
|
|
Martxoak 8an Donostiako Victoria Eugenia antzokian Atzegiko film laburren lehiaketaren bost pelikula ikusteko aukera izan genuen.
Benetan zoragarri dago antzerkia eta baita ere ikusitako pelikulak. Aretxabaletako kuadrila argazki hauek bidali dizkigu.
|
|
|
|
Aurtengo kanpainaren inguruan gabiltza dagoeneko. Aurten beste urtetan baino lehen ( hauteskundeak, aste santua eta abar direla eta).
Martxoaren 5ean hasiko da (prentsa aurrekoa) eta 10 egunean nonnahi ikusi behar gaituzte: karteletan, irratian, telebistan, egunkarietan... denon ardura da gure mezua zabaltzea.
|
|
|
|
Donostiako Txolartean ateratako argazkiak, iñauteritakoak, bidali dizkigu Mari Carmenek, Amaiaren amak.
Ikusio ze mozorro politak!
|
|
|
|
Asteburu honetan, Adimen urritasuna duten pertsonentzako Karateko txapelketa ospatu zen Mallorkan. Jonek parte hartu zuen bertan eta bi kata egiteko aukera izan zuen eta bertan jasotako txaloak garrantzitsuak izan ziren bertako guztientzat.
Atzegitik Joni zorionak eman nahi dizkiogu.
|
|
|
|
2007ko Martxoko bi asteburuetan Txolartetako erabiltzaileekin Fondoko Eskia egitera joango gara.
Donostia, Irun , Errenteri eta Zarautzeko Txolartekoak Martxoaren 2,3 eta 4ean joango dira eta Tolosa, Beasain , Eibar, Azpeitia, bergara, Urretxu eta Legazpiko Txolartekoak berriz Martxoaren 9,10,11ean.
Sompot (Aragoiko Prirneoak)-era joango gara eta bi egunetan fondoko eskia egiteko aukera izango dugu. Horretarako, Atzegiko begirale boluntarioetaz gain, begirale adituak izango ditugu eta egun bakoitzean 2 ordutako ikastaroak emango dizkigute.
Horretarako 55 plaza daude turno bakoitzean eta balioa 115 eurokoa da; bertan 2 eguneko pentsio osoa, 2 Forfait, materialaren alokairua, asegurua, bidaia eta ikastaroak sartzen dira.
|
|
|
|
Datorren Apiriletik aurrera, Atzegi kirol elkartetik, Naturan egiten diren ekintzen 3. ikastaroa hasikoa da. Hauek Donostialdean eta Tolosaldean antolatuko dira eta ikastaroan Gipuzkoatik ibilaldia desberdinak antolatuko dira eta partehartzaileei Naturako ekintzen antolaketarako behar diren ezagupen garrantzitsuenak erakutsiko dira.
Informazio gehiagorako 943 42 39 42 telefonora deitu eta Oskarrengatik galdetu
|
|
|
|
Joan den astean Lazkaoko Gruas Pingon Kooperatiba gurekin kontaktuan jarri zen Juan Gorrotxategiren (Atzegiko bazkide baten anaia) bidez. Bertan aisialdi eta gizarte parte hartze zerbitzuko, Txolarte programako bazkideentzat , Errealeko abonu batzuek ateratzeko donazio bat eskaini ziguten. Zerbitzuaren barnean oso ideia interesgarria iruditu zitzaigun eta Errealeko arduradunekin kontaktuan jarri eta gero eta beraien jarrera positiboa ikusi eta gero, hurrengo partidutik aurrera (Erreala- Real Madrid), era jarraian Txolarte desberdinentzako abonuak izango ditugu eta honetaz gain laguntza harreman bat hasi dugu Atzegi eta Errealaren artean.
|
|
|
|
A ze argazkiak bidali dizkigun Anderrek! Azpeitiko danborradan, oso serio eta elegante bere lagunekin desfilatzen.
Ez galdu argazki hauek ikusteko aukera!
|
|
|
|
Datorren larunbatean, otsailak 3, 18,30etan Donostiako Kursalean, pertsona ezgaituen jaialdoi artistikoa ospatuko da, Gipuzkoako Foru Aldundia antolaturik.
Atzegitik partaidetza ugaria izango da. Alde batetik, jaialdia hasteko, Ander Alberdik bertso batzuk botako dizkigu. Gero, Atzegiko dantza taldea erakustaldi bat eskeiniko digu. "Bilintx" laburmetraia ere ikusteko aukera izango dugu. Dakizuen bezala, film honen protagonista nagusia Gorka Zufiaurre dugu.
|
|
|
|
Yon Alonso, karateka, Mallorcara joango da laister, urritasun duen pertsonen txapelketa batera parte hartzera.
Berri hau zabaltzeko, klikatu ondorengo helbidean:
|
|
|
|
Iristen ari dira 2007 hasi berri dugun urte honen lehenengo argazkiak. Besteak beste, Benidormen Eguberrian ateratakoak, Beasaingo Txolarteko kideek eguberriko antzerkia egin zutenean... Segidan klikatu ezkero ikus ditzazkezue.
|
|
|
|
Urtarrilak, 15. Ez ahazteko data Atzegi osatzen dugun guztientzat. Hain zuzen ere, Antxietako etxea inauguratu dugu, Azpeitian.
Ekitaldi eder batean, etxe hau zabaltzea posible egin duten erakundeekin ospatu nahi izan dugu. Herritarren izenean, danborradaren konpanieen errepresentazioa ere han izan zen, bizilagun berriei harrera bero bat eman nahian.
|
|
|
|
Azkenaldian jaso ditugun eskaerak direla eta, haurrei zuzendutako programa berri bat martxan jartzea erabaki dugu Atzegiko Aisialdi eta Gizarte Partaidetza Zerbitzutik. Programa hau hurrengo hilabeteetan burutuko da eta bere helburu nagusia euren adinerako egokiak diren aisialdiko ekintzak ingurune normalizatu batean burutzeko aukera izatea da. Horretarako zenbait iharduera proposatuko dizkizuegu hurrengo udaberrian. Ekintza hauek adimen urritasunik ez duten gazteentzako irekiak egongo dira. Beraz, zuen seme-alaben senide eta lagunei informazio hau helaraztea eskatzen dizuegu ingurune normalizatuago bat lortzeko asmoarekin. Iharduera hauek uztailean eskainiko diren udaleku irekien hastapena izango dira. Udaleku hauek beste erakundeak eskaintzen dituzten programetan parte hartzeko aukera ez duten haurrei zuzenduak izango dira (Kutxako Udalekuak, Eusko Jaurlaritzako udalekuak, …)
|
|
|
|
Errege egunean jakin genuen Alejo Martinez, Atzegiko presidente ohia hil egin zela.
Besarkada handi bat bidali nahi diegu bere senideei. Urtarrilaren 8an, Eibar bere jaioterrian izango dira elizkizunak.
|
|
|
|
Pasa den asteburuan, Urretxu-Legazpiko Txolartekoek antzerki bat egin zuen bere senide eta lugunen aurrean. Oso ondo pasa omen zuten eta argazki hau bidali digute.
|
|
|
|
Abenduko aldizkariarekin batera 2007.go egutegia bidaltzen dizuegu. Zuen gustokoa izatea espero dugu.
Orriak markatzeko erabili dezakezue eta horrela, zuen ingurua gero eta atzegizaleagoa izatea gogoratuko zarete.
|
|
|
|
Zuetako batzuk jasoko zenuten dagoeneko zuen etxean Atzegiko aldizkaria, abendukoa hain zuzen. Jaso ez duzuenok laister iritsiko zaizue etxera.
Dena den, gogor arazten dizuegu gure web orrian ere ikusi ahal dezakuela, azkeneko ale hau eta baita pasatako beste ale batzuk.
|
|
|
|
Heldu da eguna. Azaroak 28 izan da Tolosako pisu berriaren inaugurazioaren data.
Toño, Txomin eta Vicente gau bat pasa dute dagoeneko bere etxe berrian. Bart ospatu zen inaugurazioa eta hirukotearekin batera, lan taldea elkartu zen festatxo batean. Oso pozik denok eta prest etapa berri honi hasiera emateko. Zorionak denori.
|
|
|
|
Azaroak 23 eta 24ean Feaps-ek antolaturiko praktika egokien topaketa garatu zen Bilbon “Modeloa partikatzen” lelopean.
Bertan 54 praktika egoki aukeratu ziren, aurkezturiko 172etatik. Aukeraturiko 54etatik 3 ziren ATZEGIk aurkezturikoak: Neurrrian, Atzegizaleak egitea eta Inguruan (eskualdeko sentsibilizazio lana).
Aipatu beharra dago Ainhoa Fiz-ek (Donostiako Txolarteko arduraduna) "Neurrian" praktika egokia aurkeztu zuela 15 hoberenetan egoteagatik. Zorionak!
|
|
|
|
Ainhoaren argazkiak bidaltzen dizkigu bere amak, Soniak. Ikusten duzuenez, bere eskolako lagunekin azaltzen da, Santo Tomasen, Iñauterietan, saskibaloian eta baita argazki dotore batean...
|
|
|
|
Mirianen gurasoek bidali dizkugute argazki hauek. Talde hau noiz behinka elkartzen dira eta horrelako egunpasak antolatzen dituzte.
Klik egin argazkiak ikusteko
|
|
|
|
Pasa den igandean, azaroak 5, Azpeitin eta Loiolan, Atzegiko famili eta lagunek egun alai eta berezzi ospatu genuen.
Goizeko hamaiketan, elizan elkartu ginen. Meza entzun ondoren, omenaldiak hasi ziren. Omenaldi hauek aipatu baino lehen, eskerrak nahi dizkiogu luzatu parrokoari, bere iritzi "atzegizale" zabaltzearren eta baita berpartizipazioarengatik bazkarian
|
|
|
|
Guraso berrien meriendan Yrmak bidalitako argazkiak dituzue hemen. Azaroak batean egin genuen, hain zuzen ere, Donostiako Txolartean.
Hemen ikusgai Maria, Alejandra, Amaia, Ander, Asier, Matías, Mateo, Axel, Emiliano, Enara, June, Hodei, Mirian, Sara, Teresa, Leire... bere guraso eta familiekin.
|
|
|
|
Azaroan 1ean ospatu genuen merendolan, Hebek argazki hauek atera zituen. Zuek ateratako argazkiak hemen azaltzea nahi ezkero, bidali eta guk igoko ditugu.
|
|
|
|
Ospatu berri dugu, urtero bezala, Donostiako Txolartean, Guraso berrien merendola. Zoriondu nahi dugu hemendik Iñaki eta Eva (Sararen gurasoak), guraso berrien taldeko delegatu berriak, hain ondo antolatu duten beren lehenego merendola honetan. Azken urtean, ardura hori, Iñaki eta Yrmak (Asierren gurasoak) zeramaten eta baita ondo betetzen ere.
|
|
|
|
Berri bat jaso dugu Uliazpitik. Datorren azaroako 20tik, bulego berriak zabalduko dituzte hebide honetan: Oihenart 2, José María Sert plazatik sartuta, Benta berrin, Donostian.
Telefonoaren zenbakia ez da aldatzen, beraz hauxe mantentzen da: 943. 00 50 90
|
|
|
|
Mirianen gurasoek argazki polit batzuk bidali dizkigute. Bidanian asteburu bat pasa zuten famili batzuk, giro alai batean, inguru hartan disfrutatzen
|
|
|
|
Dakizuen bezala, aurreko urtean Aisialdi eta Gizarte Partaidetza Zerbitzutik Neurrian izeneko programa berri bat martxan jarri genuen. Programa honen helburu nagusia erabiltzaileen zaletasun eta beharrei egokitutako aisialdirako erantzun indibidualago bat ematea da. Programa hau hasieran Donostialdean bakarrik ezarri zen arren, gure asmoa probintzia guztira zabaltzea da.
|
|
|
|
Azken urteotan ohitura bihurtu den bezala, aurten ere Donostiako Txolartean merendola bat antolatu dugu, txikien familientzat.
Elkar ikustea, nola ari diren hazten gure seme alabak... dira arratsalde honen helburua, giro alai batean.
|
|
|
|
Jokin Antxiak bidalitako argazkiak zuenganatzen ditugu jarraian. Urriak 11tik 15 arte "bidai baten ametsa" bete zuten, familiarrrak, boluntarioak eta adimen uuritasuna duten pertsonek.
Argazkietan ikusi zituzten tokiak erakusten digute: herriak, paisaiak eta baita ere, azken eguneko festibalaren klaussura, sariak eta guztiz.
|
|
|
|
Aste buru honeta, urriak 21-22, Atseden programa berria martxan jarriko dugu. Izando duzue programa honen berri, gure web edo aldizkarian aipatu dugulako behin baino gehiagotan.
Zabaltoki etxean, bigaren solairuan, adimen urritasuna duten 4 gizon eta 4 emakume parte hartuko dute. Laguntza emateko prest beti 2 begirale izango dituzte, beraiejkin asteburu alai bat pasatzeko helburuarekin.
|
|
|
|
Hemen gaude berriro! Jakingo duzuen bezala Gorgonzolako (Italia) “Cinema Nuovo” festibalean parte hartu dugu. Hau Milanetik oso gertu ospatu da urriak 11 eta 14 bitartean.
|
|
|
|