|
Kaixxo, Miriam naiz! Ikastolako argazki batzu bidaltzen dizkizuet, nere gelako lagunekin. Zuen gustokoa izatea espero dut. Gero arte.
|
|
|
|
Irailak 19an Guraso Berrien taldearen bilera egin genuen eta ume dexente hurbildu ziren Atzegira. Kontxi hor zegoen bere argazki kamararekin eta argazki polit hauek atera zituen.
|
|
|
|
Iritsi da eguna! Urriak 11 hasita eta 13 arte Gorgonzolan (Italian) V. Film Laburren lehiaketa ospatuko da. Dakizuen bezala, Atzegik antolatuta, gure urteroko kanpainaren barruan, joan zen maiatzan, gure lehiaketa antolatu genuen eta sarien artean, Italiako zine lehiaketarako baidaia bat zegoen.
Horrela, Aretxabaletako eta Irungo bi talde animatu egin dira eta hara doaz, hango giroa ezagutzera eta 4-5 egun desberdinak pasatzeko ilusio handiarekin.
|
|
|
|
Joan zen irailak 23, larunbatean, Atzegiko boluntarien ihardunaldi berri bat ospatu genuen. Amaitzerakoan, argazki lehiaketaren sariak banatu genituen. Hona hemen saridunak:
|
|
|
|
Gaur giozean, zortziak aldera, JOSE LUIS ZALDUA, gure lehendakaria hil egin da. Bagenekien azken aldi hontan, bere osasuna nola zebilen, baina ala eta guztiz ere... kolpe handia jaso dugu atzegizale eta ezagutu dugun guztiok.
Bere irrifar eta umore ona edukiko ditugu oroimen gixa. Bere talante eta portaeraren adibide, eta omenaldi bezala, argazki hauek jartzen dizkizuegu.
|
|
|
|
Parte Hartuzeko oporrak ere nahiko antolatuta ditugu dagoeneko. Denbora askorekin zuenganatzen ditugu ondo aztertzeko eta ahal baduzue ondo aukeratzeko.
Etxean ikus ahal izango duzue eta baita hemen ere. Klik egin eta foileto osorik zabalduko zaizue.
|
|
|
|
2006-2007 kirola eta gizarte pataidetzaren foiletoa prest dugu eta laister zuen etxean jasoko duzue.
Berriro ere, eskeintza zabala prestatu dugu zuen gustokoa izan dadin. Ea animatzen zareten, kirola edo ariketaren fisikoaren garrantzia jakinda.
|
|
|
|
Prest dugu dagoeneko 2006-2207 urteko ekintza kulturaren eskeintza berria. Ea zure gustukoa duzuen eta animatzen zareten.
Famili bazkide guztiak zuen etxean jasoko duzue pronto. Adi izan epearekin.
|
|
|
|
Aurreratu genizuen bezala, uztailak 28ean Zabaltoki etxe berriaren inaugurazio ofiziala ospatu genuen.
Hemen klikatu eta ikusiko dituzue egun horretako argazkiak.
|
|
|
|
Uztailak 28an goizeko 11etan, Donostiko Intxauurondo auzoan Zabaltoki deitu diogun etxebizitza inauguratuko dugu. Aspalditik duzuee etxe hauen berri eta oraingoan bere inaugurazioaren berri eman nahi dizuegu. Bi solairu ditu etxe honek eta bakoitzan 8 pertsona biziko dira, Atzegiko Etxabizitza Zerbitzua izango da etxe honen arduraduna.
|
|
|
|
Itxiera: Uztailak 29an, 12:00etan
Zabalketa: Abuztuak 27an, arratsaldeko 7etan
|
|
|
|
Sortu genuenetik Atzegiko web orriaren eguneratzea izan da helburuetako bat. Horrela, atal berri bat zabaldu dugu, Lanaren boltsa, hain zuzen ere, zuei aukera emateko Atzegin lan egiteko. Beste helbide interesgarriak atal barruan ere aldaketa batzu egin ditugu, informazio gehiago zuenganatzeko.
|
|
|
|
Zine kurtsiloaren argazki bat bidali digute eta baita eskulanaren kurtsiloaren beste bi argazki ere.
Donostiko Txolartean uste osoan ibili dira tailer honetan eta hemen jartzen ditugu argazkiak, denok ikus ahal izateko
|
|
|
|
Guraso berrien bazkariaren argazki gehiago bidali dizkigute eta heme ikus ditzakezue, ea gustatzen zaizuen
|
|
|
|
Aurtengo Guraso Berrien jaia Zarautzen ospatu genuen joan zen ekainaren 18an. Talde polita bildu ginen eta egun ona pasa genuen, tokia ere oso atsegina bait zen. Aspaldi ikusi gabe geneuzkan familiak agurtzeko aukera izan genuen eta denetatik hitzegiten joan zitzaigun eguna...
|
|
|
|
Ekainak 18an goierriko eskualdeko bazkideen jaialdia ospatu genuen Oiangun. Bertan bilduta, gutako bakoitzak ATZEGI osatzen dugula eta lanean jarraitu behar dugula gogoraratuaz, egun atsegina pasa genuen. Aurtengoa bigarrenaldi izan da bazkari hau antolatzen dugula. Pasa den urtekoan baina jende gehiago bildu ginen eta datorrenean gehiago izatea espero dugu.
|
|
|
|
Hemen dituzue Ander Alberdik idatzitako bertso batzuk ATZEGIri, TXOLARTEko monitoreei eta GUREAKi. Argazkian ikusten dugu bertsolaria ezkontza batera joateko prest.
|
|
|
|
Pasaa zen larunbatean, ekainak 10, Debagoienako batzarra ospatu genuen eta Elgeta, bailarako festa.Antzoki kafean hasi zen eguna, batzar nagusiarekin. gero, denok frontoira bazkaltzeraeta ...
|
|
|
|
Beste urtetan bezala, aurten ere Pasaiko Lizeoan Oarsoaldea bailarako bazkaria ospatu genuen. Bazkaltzen hasi baino lehen, bi bideo ikusi genituen: bata Atzegik Labur Metraien lehiaketan parte hartu zuten lan guztien bilduma jasotzen zituena eta bestea, irabazlea, Irungo Txlartean eginda, hain zuzen ere.
Gero, dantzatzera eta taldeko argazki bat ateratzeko aukera izan genuen.
|
|
|
|
Joan zen larunbatean, ekainak 10, Kurpil Kirolak elkartean urteko bazkaria ospatu genuen, Bidasoako familiek. Giro ezin hobea bai elkartean baita gero Txolartean ere. Hemen dantza egin genuen eta Atzegiko Laburmetraien txapelketa irabazi zuen kortoa ikusi genuen (Irungo Txolarteko kideek eginda, hain zuzen ere).
Eskerrak eman nahi ditugu bereziki Kurpil Kirolak elkartearen kideei bere laguntza eskertuz (Julian Ibañez, Atzegiko ordezkaria bailaran, opari bat eman zien argazkian ikus dezakezuen bezala).
|
|
|
|
Berriro ere, Eibarren urteko bazkaria ospatu dugu, Atzegiko bazkide eta familiarekin. Eguna mezarekin hasi genuen eta gero denok bazkaltzera joan ginen.
Oso giro onean, musika, dantza, opariak...benetan egun alaia denontzat eta denok batuta, Atzegiren indarra oso garrantziskoa dela unea suertatzen da.
|
|
|
|
Urtero bezala, Amasan paellada eguna ospatu genuen pasa zen igandean. 130 pertsonatik gora bildu ginen, egun zoragarri bai eguraldiarengatik baita sortutako giroarengatik.
Klik egin argazkiak ikusteko.
|
|
|
|
Parte Hartuz Programak Udako Oporraldiak aprobetxatuaz, datozen zirkuitoak antolatu ditu.
Bidaia hauek maila oneko Adimen Urritasuna duten pertsonentzat bideratua dago.
|
|
|
|
Joan zen maiatzaren 27an, Altzako polikiroldegian, XII. igeriketaren txapelketa ospatu genuen.
113 igerileri parte hartu zuten 27 begirale eta boluntarioekin
|
|
|
|
Pasa den maiatzaren 13an Txolarte Eguna ospatu genuen, aurten Eibarren. 386 pertsona parte hartu zuten, iaz baino gahiago eta denok disfrutatu genuen elkar agurtzen, beste Txolarteko kideekin... denetikizan zen: Txolabision, Batuka, Dj, Blues, opariak...
Gure eskerra eman nahi dizkiogu Eibarko Unibertsitateari bere kolaborazioarengatik, gauza guztiak erreztru egin bait zizkigun . Nola ez, baita Maite Narbaizari eta Txolarteko kideen senideei eta batez ere, boluntario guztiei. Esker bereziak Eibarko Txolarteko monitoreei lan bikaina egin zuen eta.
|
|
|
|
Film laburren sari banaketaren argazki gehiago bidali dizkigu Kontxi Rodriguezek (Atzegi).
Ikus dezakezue sari guztiak eta erreparatu ze urduritasuna zegoen hasieran eta poza sariak jakin eta gero.
|
|
|
|
Sexualitatea eta afektibidadea atzerapena duten pertsonengan. Javier Gómez Zapiain, Atzegi 2004.
Argitalpena hau Javi Gomez Zapiainek zuzendu zuen, 2004. urrian. Guraso talde bat sortu zen, Kany Peñalba koordinatzailea zelarik eta bilera batzuen ondorioz lan hau aurkeztu zuten.
|
|
|
|
kaixo lagunok! Argazki batzu bidaltzen dizkizuet. Nere herriko krosean eta Korrikan ateratakoak dira. Ea gustatzen zaizkizuen...
|
|
|
|
Pasa den maiatzaren 18an, Donostiko Andia Kalean, Kutxak duen aretoan gure lehiaketaren sari banaketa antolatu genuen. Izugarrizko partaidetzarekin (23 lan aurkeztu ziren) oso giro alaian banatu ziren sariak.
|
|
|
|
Datorren larunbatean, maiatzak 27, Donostian Altzako polikiroldegian igeriketaren lehiaketa ospatukop da. Hona hemen xehetasun guztiak:
|
|
|
|
Gipuzkoako Foru Aldundiak "ZUK ZEUK bizimodu independientearen II. Jaurdinaldiak" atolatu ditu 2006 urteko ekainaren 15 eta 16 egunetan KURSAAL KONGRESU JAUREGIAN.
Bi egun hauetan "bizimodu independiente" kontzepuaren inguruan arituko gara eta honen garapena Gipuzkoan nolakoa izan den aztertuko dugu.
|
|
|
|
Atzegi buruzko informazioa emateko eta Urola Garaiako Atzegiko Komisioaren lanaren berri emateko han izan ziren hango kideak. Boluntarioen lana gure elkartean eta Atzegizale gehiago egiteko garrantzia azpimarratu zuten.
|
|
|
|
Joan zen larunbatean, nire famili eta lagunekin nere lehenengo jaunartzea ospatu nuen. Hemendik Atzegi osatzen duzuen guztiei eskertu nahi nizueke egiten duzuen lanarengatik.
Segi horrela edozein ume bezain bihurri, zintxo, tiranosario...zoragarri izan gaitezen
|
|
|
|
Dakizuenez, joan zen abenduan, "Neurrian" programa berria sortu zen. Arrakastatsua suertatu zaigu eta programa mantentzea da denon helburua.
Oraingoan argazki pare bat bidali digute, programaren barruan sortutako kuadrila batena, hain zuzen ere.
|
|
|
|
Kaixo, Lara eta Nerea gara, Anderren arrebak! Datorren maiatzaren zazpian, Anderrek bere lehenego jaunartzea egingo du eta famili osoarekin ospatuko dugu. Gurasoek ateratako argazkiak erakutsi nahi dizkizuegu... oso arro bait sentitzen gara denok gure anaietaz.
|
|
|
|
Zuetariko askok gure azkeneko aldizkarian irakurriko zenutenez, Atseden programa berria martxan jarri nahi dugu.
Bi helburu nagusi bete nahi ditu: batetik, urtean zehar adimen urritasuna duten pertsona gure programan zenbait aste buru pasa, atsedena emateko familiari eta, bestetik, larrialdietan ere zuen senideek izan dezaten serbitzu bat zuen lasaitasunarentzat.
|
|
|
|
Dagoeneko hasi dira obrak Azpeitian. Eguneko Zentru berria eta Etxebizitza bikainak izango ditugu eskura, laster gainera.
|
|
|
|
Donostiko Udaletxetik berri hau jaso dugu. Hemendik animati nahi zaituztegu ikuskizun hau ikusteko, datorren martxoaren 26ean, arratsaldeko 17,00tan, Donostiako Antzoki Zaharrean.
"ILUNPETIK" IKUSKIZUNAREN AURRESTREINALDIA
ZINEA ETA GIZA ESKUBIDEEN IV. TOPAKETETAN
|
|
|
|
Estatu guztiko 800 profesional baino gehiago, gizarte zerbitzuen eremukoak, osasunaren eremukoak eta lege arlokoak, izan dira ostegun, osteguna, eta ostirala (martxoak 9 eta 10) 'Babesik gabeko pertsona heldu ezgaituen tutoretza' izenburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen kongresuan. Foru Aldundiak Espainiako Tutoretza Fundazioen Elkartea eta Gipuzkoako bi tutoretza erakundeak -Hurkoa fundazioa eta Atzegi tutoretza fundazioa- izan ditu laguntzaile. Kongresua Donostiako Kursaal jauregian izandakoa.
|
|
|
|
Leiren gurasoak bere alabari ateratako 5 argazki bidali dizkigute. Leirek agurtzen gaitu eta "oso gogor" ari direla lanean laburmetraia prestatzen esan nahi digu. Ikusiko dugu aurkezten duenenan beraien lana...
|
|
|
|
Irunetik argazki pila bidali dizkigute: eguberritakoak, tartak egiten, kamisetak tintatzen, Donostikoak bisita bat egin zutenean eta baita Iñauteritakoak ere.
Denak ikusteko sar zaitezte "Argazki bilduma" atalean, "2006 urtean" barruan.
|
|
|
|
Aste hontan iritsiko zaizue martxoko aldizkari berria zuen etxeetara, bai bazkideei, bai kolaboratzaleei bai atzegizaleei ere.
Berri asko dakar, ATSEDEN programa berriaren azalpenak, kongresuak...
|
|
|
|
Auurtengo Iñauterietan ateratako argazkiak bidali dizkigute. Donostiako Txolarteakoak dira eta ikusi dezakezue ze mozorroak...
|
|
|
|
Bidali berri digute PINen ateratako zenbait argazki. Guraso talde polit bat joan zen Bilbora egunpasa egitera eta hantxe ateratako argazkiak pasa digute denok ikusteko aukera izan dezagun. Oso egun ona pasa omen zuten eta horrelakoak maizago antolatu behar ditugula proposatu dute.
|
|
|
|
Kaixo denori! Hemen bidaltzen dizkizuet argazki batzuK. Asko gustatuko zaizuelakoan bidaltzen ditugu; oso desberdinak dira, batzuk nere lagunekin, besteak pailasoekin, eskolan, gurasoekin, nere anaiarekin...Polita dela aurrenekoa, pailasoekin nagoena?Eta zer iruditzen zaizue nere anaia, majoa baietz? Beno, argazkietan ikus dezakezuen bezala nere gelan ordenagailu bat dut eta hara noa oraintxe bertan ea agertzen diren nere argazki hauek Atzegiko web orrian.
|
|
|
|
Gabonetako Oporraldia aprobetxatuz, Atzegiko Aisialdia eta Gizarte Parte HArtze Zerbitzuak Abenduaren 25etik 31ra Benidormen oporraldia antolatu zuen. Bertan 3 talde osatu ziren hotel desberdinetan eta bakoitzean 12 partehartzaile eta 2 begirale egon ziren .
|
|
|
|
Datorren martxoaren 9 eta 10ean, Donostian, kursaal biltzar jauregian, "Babesik gabeko pertsona heldu ezgaituen tutoretza" estatu biltzarra antolatuko da.
|
|
|
|
Kaixo denori. Nire izena Axel da eta Tolosan bizi naiz. Nere amak argazki pila atera dizkit (eskolan, etxean, nere anaiarekin...). Hemendik agurtu nahi ditut nere lagun eta famili guztia, bereziki ARGENTINAn daudenak.Muxu handi bat!
|
|
|
|
Dagoeneko bukatu dira Intxaurrondon laguntza zabaleko etxebizitza berriko obrak.
|
|
|
|
Atzegiko Aisialdi eta Giza Partaidetza Zerbitzuak jakinarazten dizue Aisialdi eta Denbora librerako Txolarte Klub bat eraiki berri dugula Arrasaten, Gureaken ondoan hain zuzen ere.
|
|
|
|