Gure aurtengo kanpainaren leloa honakoa da: “Egunen batean ez dugu kartel honen beharrik izango, Imajinatzen duzu?” eta honekin, etorkizunerako mezu bat helarazi nahi dugu, adimen urritasuna duten pertsonak hiritar guztiak bezala eskubide guztien jabe izango direla imajinatuz eta aukeren berdintasuna (hezkuntzan, lanean, etxebizitzan, elkarren arteko erlazioetan...) erreibindikatu behar ezin izango.
Liburuxkan, “Egunen batean ez dugu liburuxka honen beharrik izango, imajinatzen duzu?” lelopean, adimen urritasuna duten 6 pertsonen testigantza jasotzen ditugu, guretzat hain arruntak diren eta beraientzat oraindik imajina ezinak diren egoera ezberdinak imajinatzen dituztelarik.
|