Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA 2007

Kanpainaren iraupena: 2007ko martxoak 5etik 15era “Asko begiratu arren, ez nauzu ikusten”. Hau da aurten aukeratu dugun leloa. Adimen urritasuna duten pertsonei begiratzen diegu, batzutan asko begiratu ere... baina benetan ikusten al ditugu? “Desberdinak” diren pertsonei arretaz begiratzen diegu baina... esfortzurik egiten al dugu nolakoak diren pentsatzeko?
Martxoak 8, osteguna, 20:00etan. Victoria Eugenia Antzokian. ATZEGI eta “Zine eta Giza Eskubideen Festibala”ren eskutik ATZEGIko Lehen Laburmetrai lehiaketako zenbait laburmetraia proiektatuko dira. “Protagonista izan nahi dugu”. Sarrerak: 3 € (antzokian, Internet-en bitartez edo Kutxaren kutxazainetan). Martxoak 9, ostirala, 18:30etan. Kutxa Aretoan, Andia Kalea, Donostia. Kanpainako ekitaldi nagusia. Kanpainaren esplikazioa, 2006an eginiko lanak, argazki lehiaketaren aurkezpena eta baita Laburmetraien II. Lehiaketarena ere, adimen urritasuna duten pertsonen sostengu gisa familiaren garrantziari buruzkoa hitzaldia. Musika, dantzak... Sarrera librea. Martxoak 10, larunbata, 10etatik 17etara. Tailerra: “Estres egoerei aurre nola egin”. Angels Ponce-ren eskutik. Izen ematea ATZEGIn.
Hemen ikus ditzazkezue erabili ditugun irudiak

Kartela



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia