Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA 2008

Kartela
Aurtengoan gure sentsibilizazio kanpainak ondorengo gaia landu nahi du: lan arrunt bat lortzeko adimen urritasuna duten pertsonek dituzten aukerak. “Lantokian, ikusiko duzu!” leloarekin pertsona hauek lan desberdinak egiteko gai direla adierazi nahi dugu, arlo desberdinetan lan egin dezaketela, eta gizarteari lan aukerak eskatzen dizkiogu, ez nahitanahiez lan zentru berezietan.
Kartela
Kartelak 2008ko maiatzak 12tik aurrera jarriko ditugu, egun horretan prentsaurrekoan kanpaina aurkeztuko delarik. Egokiena kartelak egun horretan bertan jartzea da, posible izan ezkero, eragina handiagoa izan dadin eta honela jende gehiagora iritsi gaitezen. Foiletoak ere egun horretatik aurrera banatzea komeni da. Gure helburua enpresetako, dendetako... giza baliabide saileko arduradunekin loturaren bat duten perstonekin kontaktuan jartzea da. Zertarako? Kontratazio hauetarako dauden abantaila guztien berri emateko. Kanpainaren inguruan kontutan eduki beharreko fetxak ondorengoak dira: Maiatzak 12, astelehena. 10,30etan Gipuzkoako Foru Aldundian, Prentsaurrekoa. Komunikabide desberdinen aurrean kanpainaren aurkezpena. Esplikazioa eta zabaltzea. Maiatzak 13, asteartea, 18,30etan. Kutxa-ko aretoan, Andía kalea, Donostia, Kanpainako Ekitaldi Nagusia. · 2007an eginikoak... · Argazki Lehiaketako irabazleei sari banaketa. · Kanpainaren esplikazioa, enpresarien eta adimen urritasuna duten kontrataturiko langileen testigutza zuzena. · 2008ko II. Laburmetrai Lehiaketako sari banaketa.
Kartela
Kartela



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia