ELKARRION, Adimen Urritasuna duten pertsonek asko dute emateko
Aurten ere, Atzegik bere sentsibilizazio kanpaina martxan jarri du. Oraingoan #ELKARRION lelopean, adimen urritasuna duten pertsonek bizitzako esparru ezberdinaetan egindako ekarpenak zein positiboak diren eta beraiekin erlazionatzea zein aberasgarriak diren erakutsi nahi dugu.
Kanpainako bi kartelen bitartez elkarrenganako harreman hauek duten onura isladatzen da Maialen eta Gorkaren bizitzetan oinarrituz. Honez gain, protagonisten ingurukoek ere euren esperientziak kontatuko dizkigute lan munduan, familian edo gizarte partehartzean. Esperientzia hauek bi bideotan jasoko dira eta adimen urritasuna duten pertsonek sortu ditzaketen esperientzia positiboak isladatzea dute helburu.
#Elkarrion hashtag-aren bitartez adimen urritasuna duten pertsonen ingurukoek bidalitako selfiak jaso nahi ditugu. bakoitzak euren esperientzia kontatzea nahi dugu.
Sartu kanpainaren mikrositean
KANPAINAREN EKITALDIAK
Kanpainaren iraupena: Urriaren 16tik 23ra
PRETSAURREKOAK
Urriaren 16an, goizeko 11.00etan, kanpainaren hasiera Gipuzkoako Foru Aldunadian egingo den pretsaurrekoarekin batera.
Aste guztian zehar 10 prentsaurreko egingo dira Gipuzkoako eskualde ezberdinetan kanpaina aurkeztu eta eskualdetan egiten den lana ikusgarriago egiteko.
KANPAINA AURKEZTEKO EKITALDIA
Urriaren 16an, arrasaldeko 18,30etan Donostiako Antzoki Zaharrean.
- Kanpainaren aurkezpena bere portagonisten bitartez
- Azken urtean egindakoen errepasoa
EUSKARRIAK
- Kartela: Maialen eta Koldo izango dira euskaraz egindako kartelaren protagonistak. Xabi eta Gorka gazteleraz egindakoan. Beraien bitartez adimen urritasuna duten pertsonen egindako ekarpenak zein positiboak diren azaldu nahi da.
- Bideoak: bideoetan Gorka eta Maialenen ingurukoek euren esperientziak kontatuko dizkigute.
- Spota: spotean adimen urritasuna duten pertsonen ingurukoek bizitzako esparru ezberdinetan izandako esperientzia aberasgarriak kontatzen dizkigute.
- www.atzegi.org/elkarrion: kanpainari eskeinitako microsite honetan kanpainaren nondik norakoak jarraitzeko aukera izango dugu.
- Instagram, Twitter y Facebook: aurtengoan sare sozialek berebiziko garrantzia izango dute. Tresna hauen bitartez euren esperientzia partekatu nahi duten pertsonen selfiak jasoko ditugu eta.
- WhatsApp: Whatsapp linea bat ere izango dugu selfiak modu errazagoan jasotzeko.